2.TAILERRA KARMELO

Patioaren azterketa egin eta gero etorkizuneko patioa imaginatzeko momentua heldu da. Eta horretan aritu gara Karmeloko 2.tailerrean, ASMATU saioa. Aurreko saioan detektibeek, arkitektoek, margolariek eta kazetariek eskuratutako informazioa eman zen ezagutzera eta hortik abiatuta lehenengo ariketa egin genuen:

Zer gustatuko litzaidake gertatzea?
Zer ez litzaidake gustatuko gertatzea? 

… etorkizuneko patioan

Ariketa hau modu indibidualean egin genuen, bakoitzak bere iritzia idatzi eta esan zuen: paper berdean gustatuko litzaigukeena eta gorrian ez litzaigukeena gustatuko. Iritzi asko eta oso ezberdinak atera ziren: natura egotea, jolas gehiago egotea, borrokan ez egitea, kanastak ez kentzea, txirristak egotea, ohe elastikoa egotea, futbola ez debekatzea, eserlekuak egotea, etab.

IMG_0993 IMG_0992 IMG_0991 IMG_0994 IMG_0996 IMG_0995

 

Espazioak gugan duen eragina berriro aztertu genuen: espazio batzuk dibertigarriagoak dira beste batzuk baino, politak direlako, mugimendua edo sorpresa eragiten dutelako, jendea egotea dakartzatelako eta guztiontzako onak direlako. Beste batzuk ordea ez dira onak mugitzeko zailtasunak baldin badituzu, gurpildun ahulkiak erabiltzen badituzu, ez badaukagu dirurik adibidez terraza baten edari bat eskatzeko edota ez bazaigu gustatzen ekintza bat edo beste egitea. Guztiontzako hobeagoak diren espazioak zelakoan izan daitezke?

Ostean, Karmelo Ikastolako patioaren aterpea hobetzeko proposamenak egiteko, taldeetan banatu ginen: Nola egin dezakegu gure patioa hobeagoa guztiontzat? 

Talde bakoitzak Kit bat izan zuen; bertan aterpearen planoa, ideia deskribatzeko fitxa eta ideia irudikatzeko zenbait irudi, gometxa eta ikonoak. Proposamen bakoitzari izen bat jarri zitzaion, bakoitzaren azalpena egin zen (zelakoa da, norentzako, zertarako, materialak, etab.) eta marraztu egin zen planoan.

IMG_0872 img_10442 img_10452 (1) IMG_1005 img_100212 (1) img_10012 IMG_1004

 

Ideia asko atera ziren: Naturaren patioa, PIN PAN PUM patioa, LOL patioa, … Hauetan jolasteko elementuak, jesarlekuak eta txokoak edota zuhaitzak eta landarak proposatu dira. Talde bakoitzak bozeramaile bat aukera du eta gela guztiaren aurrean ideia azaldu du. Amaitzeko bakoitzak bere gustuku ideiak markatu ditu gometxekin.

https://www.youtube.com/watch?v=y76evT3m03c&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=VO8_P2MDwzk&feature=youtu.be

<<<<<<<<<<GORA