3. TAILERRA KARMELO

Asteak aurrera doaz eta dagoeneko programaren ekuadorrera heldu gara Karmelon. Eta gogoz hartu dugu saioa, gure ideak errealitatean izango duten itxura eta ezaugarriak asmatzen ibili bait gara. Prototipatu izan da hirugarren tailerra, eta horretan ibili gara: proposamen eta ideia ezberdinak izango direnaren frogak egiten. Saio honetan Okelako lagunak izan ditugu laguntzen.
Hasteko, azken saioko proposamenak eta ideak aztertu dira eta hauek oinarri bezala hartuta laburpen bezala asmatu diren gauza zehatzak aurkeztu dira: lorategi eta gune naturala, txokoak eta lasaitzeko guneak, jolasteko eta mugitzeko txokoak, eszenatokia, horma-irudia, etab. Hauetako bakoitza eraikitzeko modu eta adibideak ere azaldu dira.

3f8c4ee9f119a919b47647ee97dd7328-1 muebles-de-cuero-y-madera-disec3b1o-y-estc3a9tica-en-piezas-de-mobiliario41 laberinto-casa1 juegos-geometricos-en-los-juegos_1_7845611

 

Ideia asko atera direnez taldeetan banatu gara eta gustukoenak lantzea erabaki dugu.
Gela bat patiora atera da eta ideia hauek Aterpeko espazioan kokatzen ibili da, baita bakoitzak hartuko lukeen espazioa markatzen ere. Hau da, ideiak espazioan kokatu eta bertan, tamaina errealean, marraztu ditugu. Horretarako zinta eta tizak erabili dira.

Beste gelakoak klasean geratu gara eta azaldutako ideien maketak egin ditugu plastilina, kartoina, kartulinak eta margoak erabilita. Maketak sortzerakoan ideiak hobetzen ibili gara: koloreak, materialak, landara motak, tamainak, detaileak. Gero eta argiago daukagu zer eraikiko dugun eta eskuekin trebatzen ari gara.

img_20150123_1645141 IMG_20150123_164623 img_20150123_1647061 img_20150123_1612441 IMG_20150123_164128 img_20150123_1617491 IMG_20150123_164114 IMG_20150123_163810

 

Hurrengo astera arte!

<<<<<<<<<<GORA