3. TAILERRA ZABALA

Asteazkenero bezala 5 eta 6.mailakoak elkartu gara lan egiteko. Tailerrarekin hasteko memoria freskatzeari ekin diogu: Zertan ari gara Elkartokin? Zelan eragin dezakegu patioan? Zer hartu behar dugu kontutan ideiak proposatzerakoan? Zeintzuk izan dira orain arte egin ditugun gauzak?

Aurreko saioan patioa hobetzeko ideiak lantzen hasi ginen eta oraingoan horiek gehiago garatzen ibili gara.
Talde txikietan berriro banatu eta gure planoa eta fitxak betetzen jarraitu dugu. Gure proposamenei izena ere jarri diegu: Patioa hobetzen, Patio kuttuna, Freedom park, Gure Superpatioa eta Super-Hiper patioa.

FullSizeRender(3) FullSizeRender(2) FullSizeRender IMG_1576 IMG_1578 IMG_1579

 

Proposamen eta ideia asko sortu dira. Adibidez ohe elastikoak, tirolina, eserlekuak, soinua ateratzen duten porteriak, antzestokiak, lurrean saskibaloi zelaia margoztea, hesia koloreztatzea, hesian eskolaren izena jartzea, aterpeko lurran gauzak margoztea,  zuhaitzak landatzea, merenderoa, ume nagusientzako kolunpioak, tximino barrak, laberintoa,… eta abar luze bat.

Ideia bakoitzaren eragina eta gauza onak ere azaldu ditugu. Zeintzuk dira zure ideiaren gauza onak? Espazioa aprobetxatzea, askatasuna, poza, guztiok gustorago egotea, politagoa izatea, guztiok jolasteko aukera izatea, zihurragoa izatea, inork minik ez hartzea, dibertigarriagoa izatea, txikiek eta nagusiek erabili ahal izatea, etab.

Planoak ez zigun uzten gure ideiak guztiz azaltzen eta horregatik maketatxoak eta figurak sortzeari ekin diogu. Plastilina, kartoiak, kartulinak eta tenperak eskuan gela hankaz gora jarri dugu.

Hurrengo astera arte!

<<<<<<<<<<GORA