ELKARTOKI #1 PUBLIKAZIOA

Aurtengo edizioa jasotzen duen publikazioa prest dago. Dokumentu honekin 2014ko abendua eta 2015ko martxoa bitartean Zabala eskolan (Getxo) eta Karmelo Ikastolan (Bilbo) garatutako esperientzia jaso nahi izan dugu: proiektuaren planteamendu orokorra, tailerrak dinamizatzeko erabilitako programazioa, partehartzaileen testigantzak, saioetako aktak, argazkiak, behin betiko diseinuak, etab.

Programaren barruan eduki anitzak jorratu dira: arlo eta teknika artistikoak, arkitektura eta humanitateak, edota talde lana eta elkarlana. Publikazioak proiektuan erabilitako programazioa eta bertatik eratorritako edukiak jasotzen ditu atal ezberdinetan (deskribapena, garapena, emaitzak). Honela, programaren atal bakoitzean aurrez ezarritako helburuak azaldu, eskuratutako emaitzak baloratu eta gainera, izandako bizipena eta erabilitako programazioa azaltzen da. HEMEN ESKURAGARRI.

captura-de-pantalla-2015-05-12-a-las-16-34-00 Captura-de-pantalla-2015-10-15-a-las-11.09.12  Captura-de-pantalla-2015-10-15-a-las-11.14.11  Captura-de-pantalla-2015-10-15-a-las-11.14.01  Captura-de-pantalla-2015-10-15-a-las-11.13.46

 

 

 

<<<<<<<<<<GORA