ERAKUSKETA DEIALDI IREKIA

Aurtengo edizioarekin amaitzeko, publikazioaz gain, erakusketa ibiltaria ere prestatu dugu. Erakusketa proiektua azaltzen duten 7 geltokiz osatuta dago, eta bertan umeek sortutako materialaz gain panel informatiboak eta argazkiak ere biltzen dira. Finean, programan zehar eskuratutako emaitzak eta izandako bizipena jasotzen da, ikasleek sortutako materialak, dokumentazio grafikoa, diseinu eta bestelakoen bitartez.

IMG_4975
Dena prest daukagu, baina erakusketa jaso dezaketen lekuak behar ditugu. Horregatik deialdia egiten dugu erakusketa antolatu nahi duten espazioak lortzeko: eskolak, espazio kolektiboak, kultur etxeak, tabernak, dendak, …. Tokirik ezagutzen duzu? Zuk zeuk leku bat daukazu? Hemen erakusketaren deskripzioa eta ezaugarriak topatu ditzakezu.

Zer behar da?

Erakusketak gutxi gora behera 25 m2ko espazio estalia behar du.
Azaleraz gain, paretak ere beharrezkoak dira, ahal izanez gero bi.
Argindarra ere behar da, gutxienez bi toma.

Zer egongo da?

7 gune egongo dira, material eta euskarri ezberdinen bidez sortutakoak: panelak, kartoizko kutxak, belar artifizialarekin egindako alfonbra modukoak, paretan itzatziko diren paperezko orriak, bi foko, bafle bat, etab. Ondoren erakusketaren irudikapena topatuko duzu:

erakusketa 2

Zer eskaintzen dugu?

Astebeteko erakusketa eskaintzen dugu ekaina eta uztailan zehar.
Erakusketaren muntaia eta desmuntaia.
Erakusketaren difusioa eta zabalpena.

Zer eskatzen dugu?

Harrera eta kudeaketan laguntzea.
Erakusketaren difusioa eta zabalpena.
Publikoa edo semi-publikoa den espazio bat, hau da, erakusketarako aukeratzen den tokitik jendea igaro ahal izatea.

Erakusketa jaso nahi baduzu …
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
Dena azaldu eta guk antolatuko dugu erakusketa

Lagundu nahi baduzu …
ZABALDU MEZUA, TWITTEATU #elkartokideialdia #elkartoki
” Patioa denona da! #Elkartokideialdia zabalik erakusketa jasotzeko espazio bila  ezagutu nahi?

<<<<<<<<<<GORA