BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN
Aurten berriro ere abiaraziko dugu ELKARTOKI proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultur Saileko Sormen Lantegiak programaren markoan. San Nikolas Ikastolan (Getxo) garatuko da programa 2015/2016 ikasturtean zehar. 
Iazko esperientziek ekarritako ezagupenaren ondorioz, aurtengo programa garatzeko bitarteko ezberdinak programatu ditugu eskola barruko orduetan: arte tailerrak, diseinu tailerrak eta ikasle batzordeak. Berariazko programazio honetan, eskolako lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute, hau da, 1.mailatik 6.mailara bitarteko 3 lerroetako ikasleek.  

Hemen uzten dizkizuegu aurtengo lan eremu izango diren San Nikolas Ikastolako patioak:

IMG_20150928_125222 IMG_20150928_125738 IMG_20150928_125549 IMG_20150928_123731 IMG_20150928_124806 IMG_20150928_125128

Proiektuan zehar hezkidetza, partehartzea, artea eta diseinua landuko ditugu, patioaren eraldaketa fisikoa gai hauetan sakontzeko bitarteko gisa landuz. Horrela, bloke ezberdinetan egituratutako programari esker, umeek eskolako patioen gainean eragiteko helburua izango duten lan artistikoak garatuko dituzte: jolastokien inguruko hausnarketa, diseinu berria eta eraikuntza fisikoa ikasleek garatuko dute. Horrekin batera behin betiko diseinuak eta eskuhartzeak erabakitzeko, ikasle batzordea eta bestelako bitartekoak martxan jarriko dira.

Aurtengo programan zehar artista eta sortzaile ezberdinen kolaborazioak izango ditugu arte tailerretan: Josunene, Ixiar García, Artaziak, …

Hortaz gain, amaieran esperientzia jaso eta ezagutzera emateko bideo-dokumentala sortuko dugu eta proiektuak irauten duen bitartean ere, prozesuan zehar bideoaren eskoizpenerako egindako grabazio eta berri laburrak plazaratuko ditugu webgune honetan.

<<<<<<<<<<GORA