ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK
Heldu da eraldaketarako espazioak aukeratzeko unea! San Nikolas ikastolako patioak espazio ezberdin ugari dauzka; goiko patioa, partenoia, gomazko patioa, irteerako pasabidea, heriotzaren zirrikitua… eta patio bakoitzak bere nolakotasunak eta erabiltzaileak ditu, bakoitza bere behar eta problematikak dituelarik.

Aurreko saioetan jasotako materialen eta informazioekin, espazio bakoitzeko ondorio batzuk laburbildu eta batzordean hobetsi ditugu. Ikastolako patioak 3 erronka nagusi dituela ohartu gara eta hauei erantzuna emateko espazioen aukeraketa egin dugu. Gure eraldaketarako espazioak batzordean aukeratu ditugu; hurrengo hilabeteetako lan-markoa goiko patioa, partenoia eta heriotzaren zirrikitua espazioak dira.

IMG_20151123_144906-2 IMG_20151123_145021-2 IMG_20151123_154014-2 IMG_20151123_154019-2 IMG_20151123_155152-2 IMG_20151123_155200-2 IMG_20151123_155212-2 IMG_20151123_155225-2

 

 

Zer egin dezakegu jolasteko eta egoteko modu ezberdinak elkarrekin bizitzeko?

Zer egin patio eta gauza zaharkituei etekin ateratzeko?

Zer egin Ikastolako patioa denona dela sentiarazteko?

<<<<<<<<<<GORA