GURE IDEIA

GURE IDEIA
Pasadan astean San Nikolas Ikastolako umeak 3 patioetarako ideiak asmatu eta proposamenak egin zituzten. Ume txikienetatik nagusienetara, patioetan zer egotea edota gertatzea nahi duten hausnartu eta haien taldekideei kontatu zieten. JABETU fasean patioei buruzko problematika eta ondorioak jaso genituenez, oraingo honetan proposamenak egiteko pista gisa erabili dituzte. Marrazki eta hitzen bitartez, umeek patioetarako proposamen mordoa egin zituzten: gune lasaiak eta zoroak, mahai txokoak, egurrezko etxolak, zorua koloreztatzea, skate park-a, patioa zonaka banatzea, itzala emateko aterpeak, jolasak, piszina,…

Ikasgela bakoitzetik ideia gustokoenak aukeratu zituzten eta orain ume batzordearen txanda da; ideia mordoaren artean denontzako ona den aukeraketa egitea.

 

IMG_20160120_162219-2 DSC_0998-2 DSC_1007-2 IMG_20160125_153827-2 IMG_20160121_153920-2 IMG_20160122_055542-2 IMG_20160122_055851-2 DSC_0997-2 IMG_20160126_162612-2
<<<<<<<<<<GORA