ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU
Eskalen gaia lantzeko intentzioarekin, Jon Otamendik tailer egitura bat proposatu du, bere baitan erlazioa sortzeko asmoz. Ariketaren hasieratik hondo ezberdindun argazkiak kokatu dira mahaien gainean. Parean, argizariak eta azetatoak hondo ezberdinen gainean aritzeko. Hasieratik ere, erlazio formal desberdinak sortzeko, oinarrizko forma esferiko eta zotzak eskura egon dira. Elementu horien eta goiko patioaren plano baten arteko erlazio eskalarra 6-8 urteko ume baten gorputza eta erabiltzen duten patioaren erlazioa izan da.

Lehenengo eta bigarren mailako umeek formato hauen barruan aritu dira, egitura haien modura interpretatzen eta sortzen. Saioen bukaeran sortutako elementu ezberdinak leihateetan eta zoruan harremanetan jarri eta hauek behatu eta komentatu dituzte taldean.

argazki1 argazki13 argazki10 argazki12 argazki11 argazki4 argazki3 argazki9 argazki2 argazki15 argazki7 argazki14 argazki8 argazki6 argazki5
<<<<<<<<<<GORA