ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK
Gaurkoan martxoko ume batzordearen kontakizuna ekartzen dizuegu. Batzordean “Gure ideia” tailerretan umeek egindako fitxak proiektatu ondoren, ikasleek gehien aipatu dituzten erabilerak eta proposamenak gaika eta espazioka laburbildu genituen modu orokor batean: lasai egoteko txokoak, naturarekin bat egiteko espazioak, jolasteko altzariak, …
Azalpenen ostean, aipatutako espazioen gainean agertu diren gaiak “tag hodeia” forman adierazi dira eta aukeraketa egiteko planteamenduak plano handi batzuen inguruan ikusi ditugu. Erabilera eta elementu zehatzetan nahiago zutena taldeka komentatu ondoren, bozeramaile bakoitzak bere bozka propioa eman du. Saioaren bukaeran bozka guztien errepasoa egon dugu, jarduera aniztasuna bermatzeko. Auzolanean denbora zehatz batean egingo diren lanak izanik, aukeraketa patioka 2-3 elementutara mugatu behar izan dugu:

  • Goiko patioko interbentzio motak: lurreko marrazkiak, eserlekuak eta koloredun paperontziak.
  • Beheko patioko interbentzio motak: skate park-etan oinarritutakoa jolas eta eseritzeko forma irregularra, kantxa gunea erabiltzeko zonifikazioa (jolas librea, saskibaloia eta futbola) eta pin-pon mahaia.
  • Zirrikituko interbentzio motak: horma-irudia, mahai-jokoak eta esertzeko espazioak.
goiko patioa8 001 goiko patioa7 001 goiko patioa6 001 goiko patioa2 001 goiko patioa1 001 beheko patioa 10 001 beheko patioa 9 001 beheko patioa 8 002 beheko patioa 8 001 zirrikitua 11 001 zirrikitua 10 001 zirrikitua 9 001 zirrikitua 5 001
<<<<<<<<<<GORA