GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU
San Nikolas Ikastolako umeek interbentzio elementuen diseinu proposamenak egin dituzte prototipatu tailerrean. 3 patio ezberdinen eraldaketa egingo dugunez, gela bakoitzari patio bat suertatu zitzaion, patio bakoitzetik adin guztietako umeak ideiak ematen pasa direlarik.

Ume batzordean erabakitako erabilera motak eta elementuen zerrenda hartu ditugu eta saio hasieran, inspirazioa eta irudimena martxan jartzeko irudiak ikusi ditugu gelan. Ondoren, talde txikitan diseinu proposamenak egin ditugu teknika ezberdinak erabiliaz. Txikienek kartoizko kutxak eta tizak erabili dituzte artefaktoak sortzeko eta argizari margoa erabili dute irudiak adierazteko. Nagusienek berriz, plastilina eta zotzezko maketak egin dituzte artefaktoak irudikatzeko eta errotulkiekin irudi proposamenak egin dituzte. Eguraldiak erraztu digunean, tokian bertan ibili gara lanean, tokian ideiak eta erreferentziak hartuz.

Hemen goiko patioko tailerren irudiak:

goiko patioa2-2 goiko patioa13 goiko patioa1-1 goiko patioa12-1 goiko patioa5 goiko patioa3-1 goiko patioa17-1 goiko patioa20-1 goiko patioa15-1 goiko patioa19-1 goiko patioa10 goiko patioa7 goiko patioa16-1 goiko patioa6 goiko patioa21-1 goiko patioa9
<<<<<<<<<<GORA