DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK
Oraingoan TEOarkitekturaren tailerra izan dugu Elkartoki-n. Auzolanaren lehen tailerren barruan, frontoiko balkoian kokatzeko jolas eta atseden elementuak egin ditugu: domino aulkiak eta mahai-jolasak. Balkoi hau erabilpenik gabeko espazioa izanik, berreskurapenaren ideiari jarraiki, biltegian baztertuta zeuden aulki eta mahaiei bizitza berria eman diegu.

Domino aulkiak egitean, talde-jolasa eta altzari funtzio bikoitza izatea bilatu da. Horretarako, dominoaren ideiari tiraka, 40x40ko zurezko panelak margotu eta 3 dimentsiotako dominoaren piezak osatu ditugu. Ondoren, zurezko panelak aulki zaharretan iltzatu ditugu, herramintak erabiliaz. Aulkiekin jolasean forma, kolore eta kokapen ezberdinak dituzten bankadak sor daitezkeela ikusi eta haiekin jolastu dugu.

Mahai jolasen kasuan, baztertutako eskola mahaiak berrerabili ditugu eta xakea, partxisa, antzarraren jolasa eta zirkuituetan jolasteko mahaiak sortu ditugu. Zirkuitu mahaien irudiak taldeka asmatu eta marraztu ditugu, haien artean konbinazio ezberdinak sortzeko aukera emanez.

P1000484 P1000331 P1000463 P1000450 P1000396 P1000393 IMG_4365 P1000399 P1000471 P1000457 P1000390 P1000358 P1000473 P1000357 P1000460 P1000353 IMG_4459 P1000352 IMG_4444 IMG_4468 P1000348 P1000480 P1000342 P1000500 P1000338 IMG_4405 P1000336 P1000332 P1000495

 

<<<<<<<<<<GORA