TRAMANKULU TAILERRA

TRAMANKULU TAILERRA
CAnicca kolektiboak beheko eta goiko patioetan eragiteko tramankulu eraikuntzen tailerra eman du. Lehen bi saioetan eraikuntza hauen lehen urratsak eman ditugu; eraikitzeko diseinu eta eraikuntza sistema azaldu, materialak erabiltzen ikasi eta goiko patioko tren eta bagoiak eraikitzen hasi garelarik.

Eraikuntza prozesuetan egin beharreko jarduera anitzak burutu ditugu taldeka. Materialak deskargatu, egitura metalikoak garbitu eta lixatu, takoak prestatu, zurak markatu eta lixatu, bagoiak nibelatu eta gurpilak jarri,… Hainbat umeren artean banatu ditugu lanak eta talde txikitan gustora aritu gara lanean.

5 6 2 3 1 4 12 9 8 7 11 10
<<<<<<<<<<GORA