ELKARTOKILAB

ELKARTOKILAB
Aurtengo 2016-17 edizioan Elkartoki laborategi bihurtu zaigu.
Elkartokilab eskola eremuan elkarbizitza eta balio barneratzaileak sustatzeko programa da. Sorkuntza artistikoa eta diseinu kolaboratzailearen bitartez, programak erabilera eta dinamika espazialen arteko harremanak esperimentatu eta espazioaren eraikuntza eta jabetze kolektiboaz berarekin ere esperimentatu nahi du. Gainera, aurtengo programaren bitartez ondorengoa asmoak ditugu:

Arkitektura, Hezkuntza, Pedagogia eta Arte arloetako eragileak elkartzea.
Elkartoki garatzeko modu berriak frogatzea, bitartekaritza eredu kolaboratzaileagoak eta proaktiboagoak erabiliz.
Beste tokitan metodologia aplikatzea erraztuko duen argitalpen praktikoa sortzea.
Eskola eta artista kolaboratzaileen arteko ikaskuntza harremanak sustatzea.

Horrela, aurten agente anitzei zuzenduta eta izaera irekia izango duten hainbat jarduera antolatuko ditugula aurreratzen dizuegu; topaketak, eskola zentroei bideratutako deialdia, artistei zuzendutako egoitzak eta gidaliburu baten argitalpena.

Lehenengo jarduera “Eskola Laborategia: geure espazioak elkarsortzen” topaketa izango da, Urriaren 15ean Tabakaleran (Donostia) garatuko dena.
Informazio gehiago Irailaren 26etik aurrera…

<<<<<<<<<<GORA