ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA
GEURE ESPAZIOAK ELKARSORTZEN

Urriak 15, larunbata, Tabakalerako Z aretoan (Donostia).

Hezkuntza, parte-hartzea, praktika artistikoak eta arkitektura arloetan interesa dutenei zuzendutako jardunaldia.

Topaketa hauekin, eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu. Egitasmo ezberdinek gauzatutako proiektuen bidez gai anitzak jorratzeko asmoa dugu, hala nola, proiektuetan prozesuek duten garrantzia, ikasleen partehartze aktiboaren beharra, hezkuntza metodologia kritikoen diseinua edota praktika kolaboratiboak aurrera eramateko metodologien sustapena.

Eskola komunitate bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, eta proiektu mota hauek eskola komunitatearen behar eta antolakuntzak kontuan hartu behar dituzte, baina aldi berean, eskola-komunitateak ere praktika artistikotik datozen ezagutzak onartu eta baliatzea garrantzitsua da.

Horrela, formula itxiak proposatu gabe, testuinguru eta berezitasun bakoitzetik abiatu eta guztiontzat baliagarriak diren adibideak jarriko dira, betiere zailtasun eta kontraesanak, arrakasta eta onuren ondoan jarriz. Programaren barruan lau esperientzia ezberdin ezagutuko ditugu, haien garapen eta ikaspenei buruz hausnartzeko espazioa eskeiniz. Gonbidatuek haien proiektuen inguruko planteamendu zabalak eskeiniko dituzte, honako galdera edo gakoak aztertuz:

Zein markotan eman dira proiektuen nondik norakoak? Zein baldintzatan?
Zer motatako harremanak bideratu dira eskola-komunitate eta kanpo-eragileen artean?
Zeintzuk dira proiektu hauen potentzialtasunak? Eta zeintzuk zailtasun edo arriskuak?
Zer motatako hedapena eskeintzen dute proiektu mota hauek?

EGITARAUA
9:30-10:00 Harrera eta Jardunaldiaren aurkezpena
10:00-10:40 Dovella eskolako patioko transformazioa eta elkar-sorkuntza. Susana Gimber Soro (Raons Publiques) Hizkuntza: gaztelania
10:40-11:20 “Aquí trabaja un artista”: un proyecto de residencias en escuelas del CA2M. Mercedes Álvarez Espáriz Hizkuntza: gaztelania
11:20-12:00 Atsedena

12:00-12:40 Elkartoki. Elkarbizitzarako prototipo artistikoak. Maddi Texeiro (Ttipi Studio) eta Josu Elortegi (San Nikolas Ikastola) Hizkuntza: euskara
12:40-13:20  “Ikastolatik auzora, auzotik ikastolara” Eskola aldiriak 2015-2016ko proiektua. Axun Usarralde (Jakintza Ikastola) eta Ana Revuelta (Tabakalera) Hizkuntza: euskara
13:20-15:00 Tabakaleran bazkaria

15:00-15:30 Elkartoki bideo-dokumentalaren proiekzioa
15:30-16:45 Eroateko errezetak tailerra
16:45- 17:00 Itxiera

Ttipi Studio eta Tabakalera Hezkuntza-ren artean antolatutako topaketa.
Plazak mugatuak dira eta izen-ematea ezinbestekoa izango da. Esteka honen bitartez egin dezakezue.

Etortzerik ez duzuenok, goizeko programa streaming bidez ikusteko aukera izango duzue.

<<<<<<<<<<GORA