BESTE 2 IKASTETXE MARTXAN

BESTE 2 IKASTETXE MARTXAN
Aurtengo Elkartoki programan 2 ikastetxe parte hartzen ari dira: Lekeitioko Herri Ikastetxea (Bizkaia) eta Azpeitiako Karmelo Etxegarai Herri Ikastetxea (Gipuzkoa). Bata zein bestea, udazkenean irekitako eskola deialdiaren bitartez aukeratutako eskolak dira.

Dagoeneko 2 ikastetxeetan fomakuntza eta monitorizazio lanak egin ditugu irakasle eta eskola komunitateko beste agenteekin. Formakuntza saioetatik, aurtengo prozesu kolaboratzailearen helburuak, eragileen mapa eta desio eta mugak landu genituen. Saiotako talde motorearekin batera eskola bakoitzaren Elkartoki prozesu propioa diseinatu dugu eta lehen faserako ekintzak antolatu eta programatu ere bai.

Lekeitioko ikastetxean Lehen Hezkuntzako umeek parte hartuko duten arren, 5. mailako taldeak izango dira aktiboenak eta artistekin elkarsorkuntzan ibiliko direnak. Bestetik, Elkarbizitza Foroak prozesuaren jarraipena egin eta erabakiak hartzeko garrantzi handia izango du. Hemen landuko ditugun patioen argazkiak:

P1010034 P1010058 P1010035 P1010036 P1010038

Azpeitiko eskolan berriz, Haur Hezkuntzako umeen eremuan jardungo gara. Ume txikienek parte hartuko dute, baina kasu honetan, gurasoen eta irakaslegoaren kolaborazio aktiboa oso garrantzitsua izango da. 4-5 urteko umeek geletan eskatutakoa eta eskola komunitateak landutakoa familia tailerren bitartez bultzatu eta sakonduko da.

P1010062 P1010060 P1010064 P1010063 P1010131 P1010151

<<<<<<<<<<GORA