“LA AVENTURA DE APRENDER” GIDAK

“LA AVENTURA DE APRENDER” GIDAK
Ikasgeletako jarduerak eta eskola eremutik kanpo dagoena konektatzeko proiektu kolaboratiboak abiatzeko gida didaktiko batzuk argitaratu ditu La Aventura de Aprender proiektuak. Proiektu anitzak sustatu eta garatzeko erreminta eta materialak proposatzen dituzten 12 gida: irrati bat, ortu urbano bat, jaialdi bat edo proiektu baten dokumentazioa, esaterako.

Elkartokiren markoan, 2 gida interesatzen zaizkigu bereziki, patioaren sorkuntza eta eraldaketa kolaboratiboaren fase zehatzetan aplika daitezkeenak: Basuramak egindako Cómo intervenir un patio escolar eta Antonio LaFuente eta Mariana Cancelak egindako Cómo hacer un prototipo.

La Aventura de Aprender komunitateak funtzionarazten dituzten praktikak, giroak, espazioak eta eragileak zeintzuk diren aurkitzeko topaketa eta elkartrukerako espazioa da; zergaitiak eta nolakotasunak lantzeko besteak beste.

como-intervenir-un-patio-escolar-portada Como-hacer-un-prototipo como-hacer-un-huerto como-hacer-un-festival cómo-documentar-un-proyecto
<<<<<<<<<<GORA