LUDANTIA

LUDANTIA
Ludantia izango da I Bienal Internacional de Educación en Arquitectura para la Infancia y la Juventud. Bienala 2018ko maiatzean ospatuko da Pontevedran, baina ekimena jadanik martxan dago hainbat jardueren bitartez. Lehen ediziorako aukeratutako gaia Habitar desde lo lúdico: del patio escolar a la ciudad como tablero de juego da.

Ludantia nazioarteko eremuan Ume eta gazteentzako Arkitekturan Hezkuntzarekin lotutako esperientziak elkartu nahi dituen ekitaldia da. Umea protagonista duten eta (hiri, kolektibo, natural, etxeko…) espazioarekin lan egiten duten hezkuntza eta ikerketa proiektuak Partekatu, eztabaidatu, esperimentatu eta zabaltzeko  plataforma da hau. Ingurune eraikian interesa duten ikastetxe, arkitekto, hezkuntza profesional, artista, gobernu edo udal erakunde zein irabazirik gabeko elkarteei zuzendutako bienala da.

Ludantiak aurrez aurreko 3 saio informatibo garatu ditu dagoeneko, kontzeptuak argitu eta pasatako esperientziak azaltzeko. Saio guztiak bideoz grabatu eta Vigoko Unibertsitateko Campus do Mar Televisión webgunean argitaratu dituzte. Hurrengo laugarren saioan,  Martxoaren 3an Ane Abarrategi-k Elkartoki programa aurkeztuko du, gure lan egiteko moduak eta gauzatutako esperientziak azalduz .

 

<<<<<<<<<<GORA