UMEEN BEHAKETAK AZPEITIAN

UMEEN BEHAKETAK AZPEITIAN
Azpeitiako ikastolaren Jabetu faseko ekintzen laburpenarekin gatoz oraingoan. Haur Hezkuntzako patioa eraldatzeko bide honetan, eskola komunitateko eragile ezberdinak kontuan hartu dira. Alde batetik, 4 eta 5 urteko umeekin behaketa eta irudikapena dinamikak egin dira eta bestetik, etapa osoko familiei inkestak igorri zaizkie haien iritziak jasotzeko. Aipatzekoa ere eskolak iazko ikasturtean irakasleen iritziak jasotzeko egindako lana, analisi honetan txertatu dena.

Zehazki, umeekin egindako behaketaren helburua gaur egungo patioaren nolakotasunei begiratzea eta patioaren haien pertzepzioa adieraztea izan da. Patioaren behaketa egiteko, patiora irten eta bertan hitz-ginkana jolas bat egin dute haien tutoreekin. Umeek patioari lotutako ezaugarriak patioan bilatu dituzte, mugitzen, korrika eta tokian gelditzen.

Bigarrenik, patioaren irudikapenaren ariketa egin dute, umeek etorkizuneko patioa nolakoa izatea nahi duten jakiteko asmoz. Patio mota ezberdinen irudi sorta anitza erakutsi eta komentatu dute; gaur egun dugunaz edo ez dugunaz hitz eginez, ikusten dutenaz, haien sentsazioez…eta azkenik, material mota ezberdinekin etorkizuneko patioaren irudikapena egin dute.

 

DSCF6149 DSCF6156 DSCF6150 DSCF6148 DSCF6159 DSCF6190 DSCF6192 DSCF6193 DSCF6194 DSCF6199
<<<<<<<<<<GORA