5.MAILA ETA ELKARBIZITZA FOROA LEKEITION

5.MAILA ETA ELKARBIZITZA FOROA LEKEITION
Lekeition  5.mailakoek proiektuaren lidergoa daramate, proiektuaren fase guztietan motore lana eginez. Haiekin lanketa berezia egiteaz gain, proiektuak eskola osoaren ikuspegia eta ideiak integratzeko ekintzak burutzen dituzte. JABETU fasean patioaren behaketak egin eta familientzako iritzi inkestak prestatu dituzte.

Eskolako talde guztietan patioaren inguruko iritziak eta beharrak adierazi dituzte eta hauek Elkarbizitza Forora eraman dira. Elkarbizitza Foroa Lekeitioko eskolan aspalditik martxan dagoen taldea da eta umeek osatzen dute. Elkartoki programaren barruan bere funtzioa ere badu foro honek; 5.mailako taldeek eta oro har eskolan egindako ekintzen berri eman, jarraipena egin eta erabakiak hartzen laguntzea.

JABETU fasearen emaitza moduan foroan hainbat ondoriotara heldu ziren; besteak beste, natura gehiago eta lasai egoteko txokoen beharra, ezkutalekuen beharra, hesietan kolorea etab.

IMG-20170317-WA0002 ELKARTOKI BILERA 4 ELKARTOKI BILERA 2
<<<<<<<<<<GORA