Lan taldeak eratzen Azpeitian

Azpetiako eskolan ASMATU faseari ekin diote eskolako familiekin bilera bat eginez.

Bilera honen helburuak, lehen faseko ondorioak aurkeztu eta ASMATU fasean elkarsorkuntza lan-taldeetan parte hartzera animatzea izan da. Patioa osoki eraldatzeko plan orokor bat dago, eskolako patio idealaren hainbat zona dituena. Guraso askok eman dute izena eta lan-taldeak zona edo jarduera motaka antolatu dira: Esperimentazio guneak, eskalada gunea, jolastokia/jolas bertikalak eta baratza/margoketa/landareak.

Esperimentazio gunea taldeak patioaren beheko eta goiko eremutan egongo diren 2 zona diseinatuko dituzte; urarekin jolastu, naturarekin nahastu, material ezberdinak ukitu, ezkutatu…baliatuko duten guneak. Eskalada taldeak, patioko pareta batean jarriko den eskalatzeko espazioa diseinatuko du.

Jolastokia taldeak berriz, patioaren beheko eta goiko eremutan egongo diren 2 zona diseinatuko dituzte eta baratza/margoketa taldeak eskola baratza diseinatu eta zoruko margoen formak eta koloreak pentsatuko ditu. Aste Santutik bueltan taldeak Carolina Mera artistarekin elkarlanean hasiko dira.

IMG-20170208-WA0026 GetFileAttachment P1010184