Elkartoki 2017-2018 deialdia zabalik

Elkartoki 2017-2018 deialdia zabaldu da gaur, bai eskola eta baita sortzaile/artistentzat ere.
Oraingo edizioan aurrekoekiko hainbat aldaketa daude, iraupena laburragoa delako eta jarduera eta lan fase ezberdinak izango dituelako. Elkartoki 2017-2018an 3 eskola eta 3 artista/sortzaile (edo artista/sortzaileen talde) aukeratuko dira 2017-2018 ikasturteko lehenengo hiruhilabetean zehar elkarrekin lan egin dezaten.

Eskola bakoitzean garatuko den prozesua eskolak jadanik egindako lan eta ibilaldiari egokitu eta dauzkan behar eta asmoei  moldatuko da; hau da, Elkartoki programaren fase batean edo batzuetan lan egingo da: Jabetu, Asmatu edo Eraldatu.

Proiektua Barnetegi gisako hiru egunetako jardunaldi intentsibo batekin hasiko da irailean. Bertan eskolek eta artista/sortzaileek parte hartuko dute eta hainbat ekintza eta tailerren bitartez, eskola-artista bikoteek elkarrekin sortutako programa zehaztu bat aterako da, bien interes eta lan metodoen arabera osatua. Handik aurrera, behin formakuntza egin eta gaitasunak landuta, ikastetxeetan Elkartoki programa burutuko da TIPIko bitartekarien laguntzarekin.

Eskolentzako proiektuaren beste berrikuntza bat tailer eta interbentzio materialak erosteko 1.000€tako laguntza ekonomikoa da. Dirulaguntza honek, ordea, baldintza bat dauka: eskolek 2.000€ gorde behar dituzte tailerren eta patioaren eraldaketaren kosteak ordaindu ahal izateko.

Deialdia maiatzaren 8tik ekainaren 12ra arte irekita egongo da, 13.00etan epea bukatuko delarik. Hemen eskuragarri  daude deialdiaren oinarriak eskolentzat eta hemen artistentzako deialdia eta gainerako informazio erabilgarria. Dokumentu honetan deialdiaren inguruko galdera eta erantzunak dauzkazue. 

Zalantzak izanez gero, idatzi kaixo@wearetipi.co  helbidera  edo deitu 627 393 549 telefonora.