DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN
Pasaden ostiralean egindako tailerrean Lekeitioko eskolako 5.mailako hiru geletako ikasleek (talde motorea osatzen dutenek, alegia) hartu zuten parte momentura arte eraikitako artefaktuen ebaluazioan lan egiteko egiteko. Tailerraren mediatzaileak Elkarbizitza Foroan jasotako iritziak aurkeztu zituen irakasle eta begiraleek egindako hausnarketekin batera. Ondoren 5. mailako ikasleek euren ertefaktoiei buruzko ideiak azaldu zituzten: gustokoak izan zituzten gauzak, gustatu ez  zitzaiena, hobetzeko gauzak…

Lortutako informazioaren arabera, Ismael Iglesiasek (Lekeitioko eskolan lanean ari den artistak) proposamenak egin zituen elementuak hobetzeko behin betiko instalazioari begira.

Bukatzeko, ikasleek aukera izan zuten diseinu tailer batean parte hartzeko. Horretarako taldeka banatu ziren patioaren gune eta elementu ezberdinen arabera: JOLASTU eta MUGITZEKO elementuak, NATURA eta ANIMALIEN MUNDUA patioan, KOLOREA eta MARGOA patioan eta LASAI eta ELKARREKIN EGOTEKO TXOKOAK. Taldeek proposamenak aurkeztu zituzten eta guztion artean baloratu egin zituzten.

Hau guztia kontuan izanda, behin betiko ideiak aurkeztuko dira hurrengo jadunaldietan auzolanaren bidez eraikitzeko.

 

LK 2017-05-19 6 LK 2017-05-19 8 LK 2017-05-19 2 LK 2017-05-19 5 LK 2017-05-19 1 LK 2017-05-19 3 LK 2017-05-19 7 LK 2017-05-19 4
<<<<<<<<<<GORA