Auzolana Azpeitian

Pasaden asteazkenean auzolana hasi zen Azpeitiako Karmelo Etxegarai eskolan. Aurreko astean Ortua taldea lanean aritu zen eta oraingoan Rokodromo taldekoen txanda heldu zen.

Kanpoko patioaren behin betiko diseinua (tailerretan, metodologia  partehartzailearen bidez sortutako ideiekin egindakoa) zein izango den aurkeztu ondoren, 2.5×10 metrotako  murala margotzeari ekin zioten familia, ikasle eta irakasle batzuek. Muralaren diseinua sektoretan zegoen banaturik, era honetan  guztiek parte hartu ahal izan zuten ekintzan, bakoitzak bere ahalmenen neurrian. Murala lehortzen denean presak jarriko dizkiote eta rokodroma erabiltzeko prest egongo da.

Muralaren lana bukatu eta gero kanpoko patiora abiatu ziren gehienak. Bertan traktore gurpil batzuk garbitu zituzten. Gurpil hauek kanpoko artefaktu batzuen oinarriak izango dira.

Auzolana oso giro alaiean burutu zen eta oso era positiboan baloratu izan zuten denek. Alde batetik, nagusi batzuentzat hau izan zen horrelako ekintza batean parte hartzen zuten lehenengo aldia eta, bestetik, umeek euren aisialdirako espazioaren  eraikuntzaren atal garrantzitsu bezala ikusi zituzten euren buruak.

AZP 20170728 0156 AZP 20170728 0152 AZP 20170728 0153 AZP 20170728 0155 AZP 20170728 0093 AZP 20170728 0110 AZP 20170728 0102 AZP 20170728 0096 AZP 20170728 0107 AZP 20170728 0095 AZP 20170728 0124 AZP 20170728 0111 AZP 20170728 0120 AZP 20170728 0121 AZP 20170728 0116 AZP 20170728 0114 AZP 20170728 0143 AZP 20170728 0132 AZP 20170728 0131 AZP 20170728 0128 AZP 20170728 0151