AZPEITIKO PATIOAREN ERALDAKETA
Karmelo Etxegarai eskolako patioaren eraldaketaren diseinua eskola komunitatearekin garatutako prozesu partehartzailean jasotako ideiak, desioak eta proposamenak hartzen ditu. Patioaren hobekuntzarako proposatu diren ekintza guztiak prozesuan adostutakoaren ondorio dira, baina aldi berean segurtasuna eta kalitatea bermatzeko egokituak izan dira. Eraldaketa proposamena eskola kanpo espazioa hezkuntza proiektuari egokitzeko eta umeen beharrak eta ikasketa prozesua erdigunean jartzeko helburuarekin egin da.
Espazioaren eraikuntza bera ere modu partehartzailean egiteko asmoz, diseinuan elementu eta eraldaketa asko auto-eraikuntzaren bitartez egingarriak izatea lehenetsi da. Horrela auzolanaren bitartez ortua eta rokodromoa eta kale altzariak egin ziren, besteak beste.
Orokorrean, proiektuak jolasari, naturari eta kalitatezko harremanei garrantzia emateko eraldaketa eta diseinuak jasotzen ditu. Horretarako material organikoak eta anitzak, eskolako ikasleen adinari egokitutako jolasak eta altzariak, begetazioa, jolas ez-zuzenduak eta estetika berriak jasotzen ditu. Patioaren disenua, zonalde ezberdinetan multzokatu da, espazioen izatea eta bertan aurreikusten diren erabileren arabera:
- Basoa: harrizko bideak berdegunetan, porlanezko aldapa eta erabilera anitzetarako mahaia
- Herrixka: ortua, egurrezko etxolak eta areneroa
- Hondartza: egurrezko zutoiak, sare bihurritua, jolasteko soka
- Plaza: zuhaitzak, eserlekuak, tunelak, arkuak eta lurrean margotutako borobilak
Jarraian ikusi ditzakezue planoaren irudikapena eta emaitzaren argazki batzuk.