Elkartoki 4: Barnetegia

Kurtsoarekin batera, Elkartokiko 4. edizioa hasi da. Deialdiaen aurkezpenean azaldu genuen bezala, aurtengoa edizio ezberdina izango da. Hiru eskola eta hiru artistek hartuko dute parte hiru hilabeteko iraupena izango duen proiektuan. Denbora murritza izanik, baliabideak optimizatueta prozesuari ahalik eta etekin handiena ateratzea izan da gure nahia. Era honetan Elkartoki eskola bakoitzaren beha zehatzetara moldatuko da eta eskolek prozesuaren fase bat edo batzuk (JABETU, ASMATU, ERALDATU) burutuko dituzte .

Beste berritasun aipagarri bat Barnetegia izan da: proiektu bakoitza diseinatzeko, eskola komunitateko ordezkariak, artistak eta Tipi taldeko kideen partehartzearekin Durango antolatu dugun hiru egunetako egonaldia. Egun hauetan zehar maila pertsonalean elkar ezagutu eta bakoitzaren testuingurua ulertu dugu, eta, honekin batera, zeintzuk diren patioen berrantolaketa eta elkarbizitza hobetzeari dagokionean bakoitzak landu nahi genituen aspektuak ezagutzeko tartea hartu genuen.

Formato honek bi onura nagusi izan ditu: alde batetik, denbora gutxitan oso lan nabarmena egiteko aukera eskaini digu eta, bestetik, elkar ondo ezagutzeko marko paregabea izan da.  Sortu diren harreman pertsonalak asko erraztu dute lana eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziren guztiei; euren gogoak, motibazioa eta ardura itzelak izan ziren. Hilabete bizi eta ziraragarriak datoz!

 

IMG 1049 IMG 1052 IMG 20170922 194024 IMG 1051 IMG 2299 IMG 1048 IMG 1064 IMG 2268 IMG 2265 IMG 0984 IMG 1047 IMG 1054 IMG 20170922 220334