“Abendatoki”ren aurkezpena Abendañon

Pasaden ostegunean Abendatoki proiektuari, hau da, Abendañon egingo den Elkartokiri hasiera eman genion Gasteizen. Saioan,  Naiara Palaciosek,  Abendañon izango den artista egoiliarrak, eta eskolako talde motoreak, hau da, bosgarren mailako hiru lerroko ikasleek, elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Honetaz gain,  Naiarak Abendatoki aurkeztu zien modu esperientzial batean.

Aurkezpenerako hiru izara, hiru koloretako tenperak eta hiru pilota erabili zituzten. Izara bakoitza patioa irudikatzen zuen inolako aldaketarik gabe; koloretako tenperek, proiektuan parte hartuko duen agente baikotza (eskola, familiak eta ikasleak); eta pilotek, denon artean egingo den lana.  Pilota bakoitza izara batean mugimenduan jarri zen eta koloretako margoak nahastuz adierazi zuten patioaren transformazioa.

Honetaz gain, taldeko lanaren garrantzia azpimarratzeko hiru dinamika egin zituzten patioan.

20171005 152415
« 1 of 24 »