KUETO ETA ASTE BITXIA

Elkartoki martxan da Kuetoko eskolan ere. Are gehiago, badarama aste nahiko martxan eta ikasleak parte izan dira nahiz eta jakin ez.  Misterioa patioaren jabe izan da denboraldi batez.

Elkartokiri hasiera eman zioten klaustro aurreko aurkezpen eta unitate didaktiko baten prestaketaren bidez. Unitate didaktikoak sentimenduak jorratzen zituen eta hau erabiliz, tutoreek gaia landu zuten lehen hezkuntzako gela guztietan, oraindik Elkartokiren berri eman gabe. Ikasleek euren sentimenduak patioaren inguruan landu zituzten eta mapa bat egin zuten emozioak kolore kodigo batekin adieraziz. Ariketa hau hasieran banaka egin zuten, fotografia batzuen gainean eta gero, bigarren atalean, mankomunean jarri zuten dena plano batean.

Horren ostean Aste Bitxia gertatu zen. Lau egunetan zehar patioan hainbat interbentzio egin ziren umeengan sorpresa eragiteko. Asteartean mila globo bota ziren patioan; asteazkenean Edu Hurtadok, artista egonlariak, performance bat egin zuen bere lana “La conduxta de los animales”-ean oinarrituta; ostegunean kartoizko kutxetaz bete zen patioa; eta ostiralean beste performance bat egin zuen, arau etengabeekin jolasten zuena.

Ekintza hauen asmoa samurtasuna, sorpresa, ezinegona sortaraztea zen. Hau da, emozio gehiago eta erradikalagoak sortarazteko elementuak eskaintzea gero irakasleek erreakzio horiek behatzeko. Behaketa aldez aurretik aurkeztutako pauta batzuen bitartez egin zen eta hasieran era abstraktuan landu ziren sentimenduak modu praktikoagoan aztertzea ahalbideratu zuen, hala nola, genero ezberdintasunak, normen berrikusketa eta normen beharra, figura babesle edo lagunkoiaren beharra etab.

Ariketaren ondorioz azaleratu diren gai guzti hauek oso lagungarriak izan dira patioaren inguruko erreflexio sakona egiteko eta baita hemendik aurrera Elkartokia deitu izan den taldera osatzeko ere. Talde hau maila ezberdinetako 21 ikasleek osatzen dute eta pisu nabarmena hartuko du proiektuaren garapenean zehar. 

 

Archivo 000 Archivo 000(1) Archivo 001 Archivo 001(2) Archivo 003 Archivo 001(1) Archivo 002(1) Archivo 000(2) 001(2) 03 2017-10-19-PHOTO-00000300 2017-10-19-PHOTO-00000299 2017-10-19-PHOTO-00000298 2017-10-19-PHOTO-00000301 001 2017-10-19-PHOTO-00000303 2017-10-19-PHOTO-00000305 2017-10-19-PHOTO-00000304 2017-10-19-PHOTO-00000310 2017-10-19-PHOTO-00000309 2017-10-19-PHOTO-00000302 2017-10-19-PHOTO-00000312 002 2017-10-19-PHOTO-00000314 2017-10-19-PHOTO-00000319 2017-10-19-PHOTO-00000321 2017-10-19-PHOTO-00000315 2017-10-19-PHOTO-00000316 2017-10-19-PHOTO-00000313 2017-10-17-PHOTO-00000172 2017-10-17-PHOTO-00000173 2017-10-17-PHOTO-00000171 2017-10-17-PHOTO-00000174 2017-10-17-PHOTO-00000165 2017-10-17-PHOTO-00000169 2017-10-17-PHOTO-00000170