ANE RODRÍGUEZ ZAITEGIREN IKERKETA

ANE RODRÍGUEZ ZAITEGIREN IKERKETA
Aurtengo Elkartokin berrikuntza ugari sartu ditugu: prozesu intentsoagoa denboran, hiru eskola eta hiru artista aldi berean, barnetegia… Eta honi guztiari ikerlariaren papera gehitu behar diogu, Ane Rodríguez Zaitegi. Behin baino gehiagotan aipatu dugu Elkartoki nortasun esperimentala daukala etengabe ari garela hainbat atal berritzen eta hobetzen. Hori dela eta, aurtengo Elkartoki diseinatzerakoan ikerlari bat sartzea erabaki genuen, kanpotik datorren pertsona bat, hiru proiektuen garapena behatu dezakeena eta interesgarriak diren hainbat aspektuen inguruan hausnartu dezakeena.

Anek San Nikolas ikastolan egindako Elkartokin hartu zuen parte, Dooroom kolektiboaren parte zelarik. Kolektiboak ASMATU fasean egin zuen lan eta, ondorioz, Anek proiektua gertutik ezagutzen du.

Arte Ederrak ikasi ondoren, “Heziketa artistikoa gizarte eta kultur  instituzioetan”  masterra egin zuen Madrileko Universidad Complutensen. Honetaz gain, Centro de Arte 2 de Mayon egin du lan Hezkuntza sailean.

Ikerketaren emaitzak hiru proiektuak bukatu eta gero aurkeztuko dira eta Elkartoki hobetzeko eta definitzen jarraitzeko oso material lagungarria izango dira, batez ere artistaren paperari prozesuan zehar dagokionez.

<<<<<<<<<<GORA