JABETU GEROAN

JABETU GEROAN
Geroan prozesuak martxan jarraitzen du. AMATU fasearekin jarraituz, bakoitzak egiten zituen ibilbideak markatu ondoren, planora pasatu zituzten eta elkarrekin trukatu zituzten besteen ikuspuntuak izateko euren ibilbideak egiterakoan.

Ondoren, hurrengo saioan elkarren artean partekatu zituzten ibilbidean sentitutako sentsazioak eta pos-itetan idatzi ondoren, identifikatutako hiru leku moten artean (ekintza fisikorako espazioak, lasaitaunerakoak eta igarotzekoak) batean kokatu zituzten.

Fasearen azkenengo ekintza espazioak sinbolikoki interbenitzea izan zen. Horretarako espazio bat aukeratu eta bertan ez-ohiko zerbait egin zuten, futbol zelaian lurrean etzan. Honen testigantza izateko argazkiak atera zituzten gero bigarren fasean ere erabili ahal izateko.

IMG 5063 IMG 5065 IMG 5064 IMG 5067 IMG 5068 IMG 5070 10 6 9 11 7 2 4 8 5 1

 

 

<<<<<<<<<<GORA