ASMATU GEROAN

ASMATU GEROAN
JABETUrekin bukatu ondoren, ASMATU fasearen txanda iritzi zen. Lehenik eta behin, taldearen nortasuna sendotzeko ekimen bat planteatu zen. Itxura kolektibo bat izatea lagungarria izango zelakoan, erreferentziak bilatu zituzten hamarkada ezberdinetako musika taldeetan. Horrela,  kamiseta batzuk diseinatu eta margotzea erabaki zuten teknika ezberdinak erabiliz, haien artean spraya.

Ondoren, aldez aurretik egindako argazkiak berreskuratu zituzten eta gustatzen zitzaien lekuetan jarri zuten arreta. Argazki horiek erabiliz,  Helena Goñiren eskutik collage batzuk sortu zituzten, haiek nahi zuten patioa islatzen zituztenak. Collageak partekatu zituzten eta proposamen batzuen zirriborroak egin zituzten.

Sei leku identifikatu ziren, patioaren arautegitik kanpo zeudenak, hau da, ekintza jakinetarako zuzenduta ez zeudenak, eta hauen inguruan lanean hasi ziren fitxa batzuen bidez.

Hurrengo saio batean patiora irten ziren eta, material ezberdinetaz baliatuz, hala nola kartoiak, zintak, margoak edo sokak, zenbait idei eraikitzen saiatu ziren. Hau oso ariketa baliagarria izan zen proposamenak fintzeko azkenengo hautaketari begira.

6 3 2 1 5 7 4 20171204 141114 20171204 141347 20171204 141135 20171204 141400 20171204 141125 20171204 142143 20171204 143154 20171204 142132 20171204 143220 20171204 143137 20171204 143226 20171204 143257 20171204 142136 20171204 143413 20171204 143204 20171204 143251 20171204 143734 20171204 145540 20171204 145321 20171204 143759 20171204 145520 20171204 145512 20171204 144622 20171204 145754 20171204 145809 IMG 0020 IMG 0026 IMG 0024 IMG 0025 IMG 0023 20171204 145814 IMG 0028 IMG 0027 IMG 0056 IMG 0059 IMG 0098 IMG 0026 IMG 0028

 

 

 

<<<<<<<<<<GORA