ERREPORTAIA HIK HASI ALDIZKARIAN

ERREPORTAIA HIK HASI ALDIZKARIAN
Hik Hasi
aldizkariaren urtarrileko alean patioak espazio barneratzaileaz izatearen garrantziaz aritzen den erreportaia argitaratu dute. Bertan, TIPI taldeari, Elkartokiren sustatzaileei, elkarrizketa egiten diete eta Azpeitiako Karmelo Etxegarai eta Getxoko San Nikolas Ikastolan egindako ekimenen berri ematen da.

Honetaz gain, Ikasbidea Ikastolan burututako ekintza ere azaltzen da, non batxilergoko bigarren mailako antropolgiako ikasleen proiektua abiapuntutzat hartuta eta Nondik Arkitektura Estudioaren laguntzarekin, patioaren eraldaketari ekin dioten.

Hemen daukazue artikulu osoa Hik Hasi aldizkarian.

<<<<<<<<<<GORA