TOPAKETA BILBOROCKEN

TOPAKETA BILBOROCKEN
Datorren Urtarrilaren 27an Bilborock-en (Bilbo) antolatu dugun Patioa denona da topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa honetan patioen eraldaketa beharrei buruz eta eraldaketa hauek egiteko bideei buruz arituko gara.

Nori dago zuzenduta?
Patioei buruz jakinmina edo ardura duten pertsonei, edozein arlotatik datozelarik: familia, hezkuntza, pedagogia, arkitektura, administrazioa, eskola antolakuntza.

Zertarako bildu?
Topaketan Elkartokin landutako esperientzia ezagutarazi nahi dizuegu, azken lau urteotan parte hartutako ikastetxeetako batzuekin batera, baina gainera, bertaratuko zaretenontzako eztabaida espazio bat bultzatu nahi dugu, aukerak aurkeztu edo edozein arlotako esperientziak ezagutarazteko. Gainera, Ortutik ahorak eskainitako lunch-earen inguruan erlaxatzeko espazioa ere izango dugu.

Etorri nahi?
Etorriko zaretenok Eventbrite-en bidez izena eman ezazue, mesedez, topaketaren antolaketa neurrikoa izan dadin. Zalantzarik izatekotan, kaixo@wearetipi.co idatz dezakezue.

 

<<<<<<<<<<GORA