“PATIOA DENONA DA” LIBURUA DESKARGATZEKO PREST

“PATIOA DENONA DA” LIBURUA DESKARGATZEKO PREST
Elkartoki liburua jadanik eskuragarri dago gure webgunetik deskargatzeko. Liburua  osatzen duten testuak proiektuan zehar gurekin lan egin duten edo bidean zehar topatu ditugun hainbat adituek idatzitakoak dira eta bertan, patioaren inguruko hausnarketaz gain, prozesuarekin zerikusia duten hainbat gai lantzen dituzte, hala nola mediazioa, espazioa diseinatzeko bideak edota eraldaketan parte hartzearen abantailak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu izan duten guztiei: Marisol Antolín (Berritzegune Nagusia), Vito Gil Delgado (Centro de Arte 2 de Mayo), Mikel Olaizola (Azpeitiako Karmelo Etxegarai eskola), Virginia Navarro (Ludantia), Ismael Iglesias (artista), Ane Rodríguez (artista, hezitzaile eta ikerlaria), Eukene Fernández (Solasgune), Anartz Ormaza (Teo Arkitektura) eta Josu Elortegi (San Nikolas Ikastola).

Liburuaren diseinua Mikel Serna Bermejoren esku egon da. Mikel sormenaren garapena bere osotasunean ulertzeak ibilbide aldakor eta aberatsean mantendu izan duen arte zuzendaria da. Bere karreran zehar hainbat forma kreatibotan azaleratu izan ditu bere gaitasunak era askotariko arlotan murgildu izan delarik, besteak beste, modan, publizitatean, zinean, ilustrazioan edota diseinu grafikoan.

Guztion lanaren emaitza aurkezten dizuegun liburua da. Zuen gustokoa izateaz gain, hausnarketarako materiala ere izatea espero dugu.

Hemen deskarga dezakezu liburua.

<<<<<<<<<<GORA