“PATIOA DENONA DA” TOPAKETAREN BIDEOA

“PATIOA DENONA DA” TOPAKETAREN BIDEOA

Urtarrilaren 27an Bilborocken Patioa denona da topaketa antolatu genuen. Ekitaldia bi zatitan egon zen banatuta: alde batetik Elkartokiri buruz hitz egin genuen, proiektua aurkeztu eta Lekeitio, Abendaño eta Kuetoko eskolek euren esperientziak partekatu zituzten. Mónica Eiguren, Belén Fernández de Retana, Josemi Nanclares, Inés Domínguez eta Amaia Gonzálezek elkarrizketa batean Elkartokiren gorabeherei buruz aritu ziren, proiektuan zergatik parte hartu, nola hasi, lortutako emaitzak, izandako zailtasunak etab. azalduz.

Bigarren zatian eztabaida mahaiak antolatu genituen. Ekitaldiaren hasieran paper batzuk banatu genituen etorri zirenen artean eta eskatu genien bertan idazteko patioaren inguruan bururatzen zitzaizkien erronkak. Jasotako erantzunen arabera mahai ezberdinak antolatu genituen:

  • (horrelako proiektu bat) nola hasi
  • finantziazioa
  • proiektuaren funtzionamendua
  • patiotik herrira eta eskolako beste espazioetara
  • genero berdintasuna eta harreman askeak

Topaketa irekia izan zen, gaiaren inguruan interesa zuen edonori zuzenduta. Azaldutakoen artean, irakasleak, jantokiko begiraleak, gurasoak, arkitektoak eta diseinatzaileak egon ziren besteak beste.

Eztabaida mahaien ostea, lunch bat izan genuen Ortutik ahoraren eskutik. Ortutik ahora irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, ikuspuntu agroekologiko batetik elikadurari dagokion guztia lantzen duena. Elikadura, osasuna eta kontsumoaren inguruan kontzientzia berri eta kultura agroekologiko bat sortzeko beharra ikusten duten nekazari, sukaldari, nutrizionista eta hezitzaileek osatzen dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziren guztiei. Oso eztabaida aberasgarriak  eta elkarrengandik ikasteko aukera paregabea izan genuen.

<<<<<<<<<<GORA