OHOREZKO AIPAMENA JASO DUGU

OHOREZKO AIPAMENA JASO DUGU
Elkartokik ohorezko aipamena jaso du Ludantiako Batzorde Zientifikoaren eskutik. Ludantia maiatzean Pontevedran gertatuko den I Bienal Internacional de Educación en Arquitectura para la Infancia y Juventud da eta bertan, gai honekin zerikusia duten hainbat proiektu aurkeztuko dira.

Bienalak nazioarteko ume eta gazteen arkitekturan hezkuntzaren inguruan sortzen diren ekimenak bildu eta ezagutarazi nahi ditu. Gaiaren inguruan eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko, esperimentatzeko eta ume eta gazteak ardatz dituelarik, espazioaren inguruan (etxe, hiri, kolektibo, naturala…) jarduten diren proiektu eta ikerketak zabaltzeko plataforma da.

Batzordea osatzen duten profesionalek dira Santiago Atrio (UAMeko Jasangarritasun Kanpuseko Errektoreorde eta UAMeko Arkitektura Hezitzailerako Eskolako zuzendaria), Angela Million Uttke (JAS elkarteko kidea eta Berlineko Unibertsitate Teknikoko irakaslea), Marta Morelli ( Museo Nazionale delle Arti del XXI Secolo de Romako Heziketa Saila), Jaana Räsänen (Centro de Información de Arquitectura de Finlandiako Arkitektura Informazio Gunea) eta Pablo Rojas (Txileko Kultur, Arte eta Patrimonio Ministerioko Hezkuntza Sailburua) eta Argentina, Brasil, Bulgaria, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Guatemala, Mexiko, Peru, Portugal, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Errumania, Suedia eta Venezuelatik etorritako 84 proiektu aztertu zituzten, lau ataletan bananduta:

  • Ekimenak (bai hiri zein ikastetxetan garattakoak)
  • Eskola orduko tailerrak
  • Eskolaz kanpoko orduko tailerrak
  • Metodologiak

Esan bezala, Bienala Pontevendran izango da hurrengo maiatzean eta aurretik, pasaden urtean, TIPIko Ane Abarrategik Elkartoki aurkezteko aukera izan zuen saio informatiboetako batean.

Hemen duzue Bienalari buruzko informazio gehiago eta hemen saritutako proiektuei buruzkoa.

<<<<<<<<<<GORA