JAIALDIA ETA PROZESUAREN BIDEOA

JAIALDIA ETA PROZESUAREN BIDEOA
Abendañon patioaren inguruko lanarekin jarraitu izan dute guraso elkarteak difusioa egiteko lortutako Gasteizko Udalaren dirulaguntza bati esker. Jarraipen honek lau atal izan ditu: bideo bat egin da proiektuaren inguruan azkeneko hilabeteetan egindako lanaren berri emanez; Naiara Palaciosek (Abendañoko artista egonlariak) fanzine tailer batzuk eman ditu guraso eta ikasleei zuzenduta; antzerki obra bat antolatu da Mugimendu antzerki taldearekin Abendatokin egindako ariketa batzuetan oinarrituta; eta, azkenik, jaialdi ireki bat antolatu da, bai familia eta baita proiektuan interesa duen edonorentzat ere, egindako guztia aurkezteko.

Jaialdia apirilaren 13an ospatu zen oso programa aberatsarekin. Lehenik eta behin, antzerkia antzeztu zuten Mugimendu taldekoek hainbat ume eta gurasoekin batera. Obra oihan batean kokatu zuten, patioaren metafora zena. Ideia hau fanzinearen garapenean ere erabili izan zuten oso emaitza politekin.

Antzerkiaren ostean, bideoa estreinatu zen eta, ondoren, jokoak antolatu ziren umeentzat eta word-kafe bat helduentzat patioaren inguruan mintzatzeko: patioaren aukerak, gelditzen diren eginbeharrekoak etab. Fanzineak tailerretan parte hartu zutenen artean banatzeko aukera ere izan zen.

Hemen ikus dezakezue Abendatoki dokumentala:


Hemen dituzue jaialdiaren argazki batzuk:

IMG 20180413 171836 IMG 20180413 173806 IMG 20180413 174054

Bukatzeko, Hala Bedi irratian egindako Abendatokiri buruzko elkarrizketa uzten dizuegu.

 

 

<<<<<<<<<<GORA