AUZOLANA KUETON

AUZOLANA KUETON
Behin proposamena erabakita izanda, eraldaketarako unea heldu zen. Auzolanan ume guztiek hartu zuten parte modu batean edo bestean eta atalka burutu izan da.

Lehenengo egunean, izenen pareta zuriz margotu eta gero, ikasle zein irakasle eta bestelako langileek euren izenak idatzi zituzten, bakoitzak adreilu batean. Beste bi pareta arbelaz estali ziren mihise erraldoi bihurtzeko. Honetaz gain, 80 gurpil inguru inprimatu ziren gero gainetik spraiekin margozteko. Gurpilak landareak ipintzeko eta patioan zehar mugitzeko erabiliko dira. Bukatzeko, soundsystem baten erakustaldia egin zen eta eguna jaialdi batekin bukatu egin zen, non ume guztiek dantzaldi bat aurkeztu zuten.

Beste egun batean soundsystemaren aurkezpen ofiziala egin zen. Soinu sistema honek Nafarroatik etorritako Xabier Apesteguik eraiki zuen, birziklatutako hainbat material erabiliz eta eguzki plakekin ahalik eta jasangarrien eta autonomoen izateko.  Gailu hau umeek erabili ahal izango dute patioan eta, gurpilak dituenez, espazioan zehar mugitzea posible izango da. Gainera, musika jartzeko aukera izateaz gain, mikrofonoa ere badauka beraz, milaka aukera eskaintzen ditu ondo pasatzeko.

IMG 1992  IMG 1992 IMG 1992 IMG 1992 1 IMG 1992 2 IMG 1992 3 IMG 1992 4 IMG 1992 5 IMG 1992 6 IMG 1993 IMG 1994 IMG 1996 IMG 1997 IMG 1998 IMG 2002 IMG 2003 IMG 2004 IMG 2007 IMG 2008 IMG 2009 IMG 2013 IMG 2014 IMG 2023 IMG 2024 IMG 2025 IMG 2028 IMG 9181 IMG 9191 IMG 9195 IMG 9211 IMG 9215 IMG 9216 IMG 9225 IMG 9233 IMG 9246 IMG 9247 IMG 9249 IMG 9259
<<<<<<<<<<GORA