ELKARTOKI – ZER? ZERGATIK? NOLA?

ELKARTOKI – ZER? ZERGATIK? NOLA?
Espazioaren eragina hezkuntzan gero eta garrantzia handiagoa daukan gaia da. Ikasgelen eremuetatik harago doan berdintasunezko hezkuntza barneratzailea suastatzea helburu bilakatzen ari da ikastetxe askotan eta hau lortzeko espazioaren antolakuntza, patioarena bereziki, gakoa dela ikusten ari da.

Egoera ezberdinetan dauden eskola eta elkarteetatik askotan jartzen dira gurekin harremanetan honelako prozesu bat abiatzeko zer behar den jakiteko. Elkartokiren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat da bi prozesu berdinik ez daudela baina, hala ere, badaude beti bermatzen diren aspektu batzuk. Gainera, urteetan zehar garatutako proiektuei esker lorturako eskarmentuak erakutsi digu non izaten diren zailtasun nagusiak eta zeintzuk diren hauei aurre egiteko modu egokienak.

Aipatutako guztia laburbiltzeko, Elkartokiri buruzko hainbat zalantza argitzeko eta programari buruz gehiago jakin nahi dutenen jakin-mina asetzeko asmoz sortu dugu hemen ikusi dezakezun azalpen-orria.

Azaldutakoa nahikoa ez bada eta gehiago jakiteko gogoekin gelditu bazara, idatz (kaixo@tipigara.co) edo deitu iezaguzu (946 853 479).

<<<<<<<<<<GORA