EREDU BERRIA

EREDU BERRIA
Pasaden kurtsoan zehar Elkartoki-modalitate berri bat burutzen hasi ginen, ohiko ElkartokiLab deialdietatik kanpo dagoena. Izan ere, eskola askok martxan jarri nahi dituzte eraldaketa prozesuak euren espazioetan baina deialdien menpe egon barik..

Honen eredu izan da Orioko Juan Zaragueta eskola publikoan izandako esperientzia. Eskola honetan haur hezkuntzatik DBHrainoko ikasleak daude, azken hauek azkenengo urteetan eskolan sartu direlarik. Hau dela eta, patioa ere haiena dela adieraztea helburu garrantzitsu bihurtu zen. Apiriletik ekainera irakaslegoari formakuntza eta aholkularitza eskaini genion hurrengo kurtsoan zehar ere martxan izango den prozesu propioa diseinatu eta abian jartzeko.

Esan bezala, formakuntza saioak irakaslego osoarekin egin ziren, haur hezkuntzatik DBHra arte, Elkartokiren hiru faseen (Jabetu, Asmatu y Eraldatu) gakoak azalduz prozesuaren gidalerroak eraikitzeko, eskolaren behar eta ahalmenei moldatuz. Honetaz gain, TIPIk Jabetu fasean kokatzen zen ekimen bat diseinatu eta burutu zuen, Hankaz gorako patioa izendatu genuena. Ekimen honetan lehen eta bigarren hezkkuntzako ikasleek hartu zuten parte eta prozesuan emango diren hurrengo urratsen abiapuntu izan zen.

Hemen topa dezakezue gure lan egiteko moduari buruzko informazio gehiago.

IMG 2752 IMG 2748 IMG 2762 IMG 2726 IMG 2742 IMG 2803 IMG 2812 IMG 2786 IMG 2852 IMG 2797 IMG 2819 IMG 2774 IMG 20180524 104401 IMG 20180524 140743 IMG 2820 IMG 20180524 111459
<<<<<<<<<<GORA