JABETU: IGERILEKUA PATIOAN

JABETU: IGERILEKUA PATIOAN

Pasaden urriaren 8an Ane Rodríguez eta Naiara Palacios artistak lanean hasi ziren Arrigorriagako eskolako umeekin. Kasu honetan, eskolaren ikasle kopuru altua dela eta talde eragile bat sortzea erabaki zen, 6. mailako hiru lerroez osatuta. Talde hau izango da zuzenean artistekin lan egingo duena eta momentu jakin batzuetan ekintzak gainontzeko ikasleei zabalduko dituzte.

Rodríguez eta Palaciosen interbentzioa paktu sekretu batekin hasi zen. Ikasleek ezizenak aukeratu zituzten eta guztien artean kolektibo artistiko sekretu bat osatu zuten artistekin batera.

 

 

 

 

 

 

 

Aurkezpenaren ondorengo saioan lehenengo laborategia egin zen. Bertan hurrengo astean burutuko beharko zen ekintza prestatu zuten. Izan ere, ekintza horretan gainontzeko ikasleen parte hartzea aurreikusten zen. Laborategia eta ondorengo ekintzaren helburua zen  patioaren perimetroaren inguruan lan egitea eta mugitzeko modu ezberdinekin jolastea. Horretarako igerilekuaren metafora erabili zuten.

Eskolako materialekin patioaren erdigunean hainbat elementu kokatu zituzten igerilekuaren perimetroa osatzeko eta gainontzeko ikasleak gonbidatzeko. Bitartean, beste ikasle talde batek behaketak egin, notak hartu eta argazkiak atera zituzten.  

DSC00001 DSC00013 DSC00010 DSC00020 DSC00021 DSC00016 DSC00051 DSCN1932 DSCN1933 IMG-20181018-WA0029 IMG-20181018-WA0028 DSCN1943 DSCN1939 IMG-20181018-WA0039 DSCN1951 IMG-20181018-WA0040 IMG-20181018-WA0033
<<<<<<<<<<GORA