JABETU: RAVE-A ETA ERRONKAK

JABETU: RAVE-A ETA ERRONKAK

Igerilekuaren ekintzaren ondoren behaketekin eta jabekuntzarekin jarraitu zuten. Kasu honetan artistek kolaboratzaile bi ekarri zituzten eta haien laguntzarekin ekintza bat prestatu zuten akzioa patioaren erdigunetik aldentzeko eta espazio osoan zehar mugitzeko. Kontuan hartu behar da eskolak patio orduetarako albokaldean dituzten kirol esparruak erabiltzen dituela, 2. eta 3. ziklokoentzat. Hortik eremuetatik mugitzearen garrantzia.

Ekintzarako rave bat jarri zen martxan bizikleta batean kokatutako bozgorailu batekin. Bi gazte egon ziren patioan zehar musika eramaten eta break dance erakustaldi bat egiten gainontzeko ikasleak atzetik izan zituztela.

Ekintza honen helburua sorpresa eta arrarotasuna lantzea izan zen, mugak sentitu eta ulertu eta patioaren egunerokotasuna eta ohiko dinamikak apurtzea. Horretarako espazio guztia hartu eta kurtso guztiak nahastu egin ziren.

Ekintza hauetatik abiatuz, patioarekiko zituzten erronkak zehazteko momentua heldu zen. Asanblada baen bitartez hauek dira eratorritako erronkak:

  • Zer egin dezakegu patioan seguruago sentitzeko?
  • Zer egin dezakegu denok modu askean disfrutatu dezagun (bakoitza bere erara) espazioa sortzeko?
  • Zer egin dezakegu aukera ezberdinak eskaintzen dituen patioa lortzeko? lasai, mugitu, taldean, bakarka….
  • Zer egin dezakegu futbolaz eta kirolaz gain mugitzeko eta jolasteko modu anitzagoak leku izan dezaten?
  • Zer egin dezakegu neska-mutil txiki-handi ezberdintasun hori gainditu eta elkarrekin gehiago egon eta disfrutatzeko?
  • Zer egin dezakegu patioan gertatzen denaren ardura eta zaintza guztiona izateko?

Honekin Jabetu amaitutzat eman eta Asmatu faseari eman zitzaion hasiera.

IMG 20181022 111315 DSC00073 DSC00062 DSC00061
<<<<<<<<<<GORA