ELKARTOKILAB 5

ELKARTOKILAB 5
ElkartokiLAB 5 martxan dago jadanik eta, betiko moduan, berrikuntza nabariekin etorri da.

Hasteko esan behar dugu badaramagula maiatzetik proiektuan lanean nahiz eta orain arte honen berri emateko astirik ez izan. Buru-belarri ari gara Elkartoki Gida izango denaren erredakzio eta edizioarekin, izan ere, honetan emango ditugu aurtengo proiektuaren esfortzu gehienak. Hamar eskola baino gehiagotan burutu izan ditugu Elkartoki proiektuak eta urte hauetan zehar garatutako jakintzak eta esperientziak liburu batean zertzeko aukera aproposa dela pentsatu dugu. Modu honetan, gure esperientzia bai eskola eta baita artista edo bitartekarientzat erabilgarria izango da mota honetako proiektu bat martxan jartzeko.

Lan prozesua Iturri Kodearen ateratzearekin hasi zen. Iturri Kodeak ibilbide hau igarotzeko beharrezkoak ikusten ditugun 10 pausoak dauzka, hauek bete daitezen eman behar diren baldintzekin. Hauek guztiak mapa edo konstelazio egitura bat osatuz. Behin Iturri Kodea prest izanda, hezkuntza, pedagogia, diseinua, kultura eta artearen munduko adituekin kontrastatu dugu laborategi batzuetan. Gida hiru ataletan egongo da banaturik: bat umeei, beste bat eskolei eta hirugarren bat artista/bitartekariei zuzenduta. Hau dela eta, laborategiak hiru sail horietan banatu ditugu. Beraz, hiru laborategi sortu ditugu: ARTISTAK, ESKOLAK eta UMEAK ondorengo partaidetzarekin:

ARTISTAK:

  • Arantza Lauzirika, Bilboko Arte Ederretako Fakultateko dekana
  • Nerea de Diego, artista, hezitzailea, Uharte Zentroko zuzendaria eta Bitartean-eko kideA
  • Ane Rodríguez, artista eta hezitzailea

 

ESKOLAK

  • Nahia Intxausti, UPV/EHUko Magisteritza Fakultateko irakasle eta ikerlaria
  • Ana Izagirre, BIGEko bolondresa
  • Irune Uria, BIGEko zuzendaria

 

Umeen laborategia apur bat ezberdina izan da, izan ere, euren kasuan, euren begiradari baino, daukaten hartzaile-rolari erreparatu diogu, proiektuaren inguruko kontakizuna zelan egin aztertuz. Honetarako saioa bat izan genuen Mireia Delgado (hezitzailea eta umeei zuzendutako edukinen ekoizlea) eta Eukene Fernándezekin (hezitzailea Solasgunen).

Bukatzeko, azkenengo saio bat izan genuen elkarlanean aritzeko banakako aborategietan ateratako gaiak, pautak eta aholkuen inguruan. Momentu honetan jasotako edukiak ordenatzen eta idazten ari gara eta 2019ko hasieran dena prest izatea espero dugu.

Aldi berean, beste Elkartoki bat hasi dugu, aurten Arrigorriagako eskolan. Bertan, patioaren eraldaketa prozesuan lagun izateaz gain, gidaren testeoa egiteko aukera izango dugu. Beste berrikuntza artisten parte hartzea izango da, aurten jadakin proiektuan eskarmentua daukaten bi artista ari dira lanean: Ane Rodríguez (bigarren edizioan artista ieta pasaden urtean ikerketaren arduraduna izan zena) eta Naiara Palacios (pasaden urtean Abendaño Ikastolan egon zen artista egonlaria)

Iraila eta urria bitartean prozesu osoaren diseinua eta JABETU fasea bukatu dugu. Aste honetan ASMATU faseari ekingo diogu baina hau guztiaren berri laster emango dizuegu.

IMG 3253 IMG 3549 IMG 5595 IMG 5542 IMG 5582 IMG 5549 IMG 5572 IMG 5578
<<<<<<<<<<GORA