ASMATU: HIRU MUNDUAK

ASMATU: HIRU MUNDUAK

JABETUren ondoren ASMATU heldu zen, eta oso modu intentsoan gainera! Erronketatik abiatuta, utopiatik hauei erantzuteko ametsetako patioa asmatzeko momentua heldu zen. Faseari hasiera emateko oso ekintza berezia prestatu zen, ezinezkoa berriro ere posible eginez: eskolan gaupasa. Honekin, alde batetik, gainontzeko eskolarentzat izango zen Hiru munduen jarduera prestatuko zuten ikasleek baina, aldi berean, talde motorreko ikasleen eskolarekiko harremana aldatu nahi zen, eraikina beste ikusmirarekin begira zezaten.

Esfortzu nabaria izan zen baina ikaragarri polita izan zen ere (nahiz eta lan pilo bat egin behar izan). Motxila, lo-zaku eta esterekin iritsi bezain laster, 19.00ak inguru, lanean hasi ginen burubelarri hurrengo eguneko ekintza, Hiru munduak izena hartu zuena, prestatzeko: hauen ezaugarriak, patioaren antolakuntza, beste umeak erakartzeko moduak, janzteko modua. Prestaketa hurrengo goizean bukatu genuen eta patio ordurako dena prest zegoen gainontzeko ikasleak patio berriaz disfrutatzera gonbidatzeko. Ekintza honen helburua bikoitza zen: alde batetik antolatzaileak diseinatzen ikasteko erabili zen, izan ere hainbat ziren pentsatu behar zituzten elementuak. Bestetik, gainontzeko ikasleengan irudimena piztu patio batek izan ditzakeen aukera anitzak ikusi eta gero.

Ekintzaren ondoren geletako lanketaren momentua heldu zen. Tutoreen gidapean eta aurreko fasean eratorritako erronketatik abiatuta, ametsetako gune baten inguruan hausnartu zuten: 5 urtekoek telebista iragarkien bidez; lehen ziklokoek maketekin; eta bigarren ziklokoek iragarki grafikoakekin. Material guzti hauek erabili ziren erakusketa bat osatzeko.

20181107 190736 20181107 193135 20181107 195006 20181107 230315 20181108 102355 20181108 112300 IMG 20181108 112443 IMG 20181108 113909 20181108 112116 20181108 102513 IMG 20181108 112945 20181108 104633 20181108 111952 20181108 102345 IMG 20181108 112454 IMG-20181119-WA0020 (1) IMG-20181119-WA0023
<<<<<<<<<<GORA