ASMATU: PROPOSAMENA ZEHAZTUZ

ASMATU: PROPOSAMENA ZEHAZTUZ

Utopietatik lan egin ondoren geletan egindako lanketaren ondorioz sortutako aukera anitzak mahai gainean ipini ziren eta, diseinuen prozesuaren logika jarraituz, ixteko momentua heldu zen. Puntu honetan metabolizazioa egiten da, hau da, proposamenak antolatu eta informazio guztia sinplifikatu, atzean dauden nahiak edo beharrak antzeman eta kontraesanetan sakondu, handik abiatuta adostasuna lortzeko urratsak ematen hasteko.

Metabolizazioan ikasleen nahiak eta beharrak atera ziren eta hauei aurre egiteko proposamenak zehazteko ordua heldu zen. Horretarako, lehenengo urratsa estrategiak bilatzea izan zen, hau da, nahiak eta beharrak asetzeko irtenbideak erakutsi eta eztabaidatu, gero asanbladan adostu ahal izateko.

Asanbladan lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ume batek hartu zuen parte eta aurkeztutako estrategien artean gustukoenak identifikatu eta gogoko edo ez-gogoko izatearen arrazoien inguruko hausnarketa egin zuten, baita patioan non kokatu pentsatu ere. Honi esker, proposamen definitibotik hurbilago egoteko, aukera sorta murriztu eta patioan kokatu genituen.

Momentu honetan guraso eta irakaslegoaren iritziak jasotzeko ordua heldu zen. Gabonetako oporrak baino lehen, eskola komunitatean prozesuan egindako lanaren berri eman zen eta proposamena aurkeztu zen planoan. Proposamenen inguruko ekarpenak jasotzeko postontzi bat jarri zen eskolan.

Aldi berean, artistekin azkeneko saioa burutu zen, kasu honetan, arauen inguruan. Saio honen helburua izan zen patioan erabiltzen ditugun arauak ber pentsatu eta beste batzuk asmatzea. Ber pentsatu ziren arauak hurrengoak izan ziren:

  • Ez nahastu beste kurtsoko ikasleekin (adinez antolatu patioa)
  • Ranpitara ez joan
  • Materialak. Baloi gabeko eguna.
  • Garbiketaren araua

 

patio arrigo

 

<<<<<<<<<<GORA