PATIOAN EGOTEKO ETA PATIOAZ GOZATZEKO MODU BERRIAK

BEHIN BETIKO PROPOSAMENA ETA AURKEZPENAK

Proposamena ekarpenetarako gainontzeko eskola komunitateari zabaldu ondoren, Arrigorriagako eskolako ametsetako patioaren behin betiko proposamena zehaztu zen. Proposamenak lehen zikloko patioan jartzen du arreta (hori baita eraldatu ahal dena) eta ideia nagusia patioa plaza izatea da. Plazaren ideia garrantzitsua da, izan ere, patioaren tamaina ez da oso handia eta ikusmira honek lekuaren erabilera anitzak eta jolasteko modu ezberdinak lantzeko modu bat da.

Patioaren eraldaketa Arrigorriaga 1 Patioaren eraldaketa Arrigorriaga 2

 

Patioaren ERDIGUNEAN EGITURA MODULARRAK agertzen dira (igo eta jaisteko, jezartzeko, ezkutatzeko), baita MAHAITXOAK ETA HIRU DIMENTSIOETAKO BIDEAK lurreko margoekin konbinatuta. Hauek guztiak erdigunerantz bideratu nahi dute patioaren jarduera, espazioaren banaketaren logika aldatzeko eta ez-zuzendutako jokoak sustatzeko. Modu honetan EGOTEKO ETA GOZATZEKO MODU BERRIAK egotea, patioa hain banaturik ez egotea eta barneratzaileagoa izatea espero da. Arrakasta handia izan duen elementu bat SARE ERRALDOIA izan da. Sareak aukera asko eskaintzen ditu, bai modu lasaiean egoteko eta bata jarduera aktiboetan aritzeko.

Proposamenak ALDAPA-GUNEAREN HOBEKUNTZA jasotzen du ere, lasai egoteko toki atseginak bihurtzeko. Ikasleek gaur egun, printzipioz debekaturik egon arren, askotan egoten dira bertan, batez ere eguraldi ona dagoenean, eguzkia hartzen. Ikasleek berpiztu nahi duten beste gune bat, belardia da. Ez dute asko erabiltzen baina patioko berdegune bakarra denez naturarekin harremana izateko daukaten leku bakarra da. Lekua erosoagoa egiteko EGURREZKO BIDETXOAK agertzen dira, bertan denbora patxadaz pasatzeko.

Esan bezala, hauxe dugu Arrigorriagako eskolako ametsetako patioa, baina eraldaketa hau aurrera eramateko esfortzu eta baliabide nabarmenak beharrezkoak izango dira, hauetariko batzuk oraindik eskura ez ditugunak. Hala ere horrek ez du esan nahi lortzeko saiakerak egingo ez direnik. Edozein kasutan ere, ERALDAKETA FASETAN BURUTUKO DA, eta momentuz badira epe laburrean (kurtso honetan) egingo diren hainbat gauza, hala nola mahaiak kokatu, egitura modular bat (gero handitu ahal izango dena) eta aldapetan jarriko diren hamaka moduko batzuk.

 

BEHIN BETIKO PROPOSAMENAREN AURKEZPENA ESKOLAN

Behin behin betiko proposamena zehazturik izanda, hau ezagutzera eman behar zen. Horretarako 6. mailako ikasleek aurkezpenak prestatu zituzten gainontzeko ikasle eta familientzat. Lan talde ezberdinetan banatu ziren power point, planoak eta gonbidapen formalak prestatzeko, izan ere, familietaz gain, udal ordezkariak ere gonbidatu zituzten.
Aurkezpenen gai ordena hurrengoa izan zen: Elkartokin egindakoa azaldu, artistekin egindako ekintzak eta parte hartze mekanismoak barne; planoen laguntzarekin eraldaketarako behin betiko proposamena azaldu; entzuleen galderak erantzun; eta bukatzeko, euren laguntza eskatu eraldaketa burutu ahal izateko. Bukatzeko, aurkezpenen egunean patioan prozesuaren testigantza eta Arrigorriagako eskolako ametsetako patioaren planoa aurkezten zituen lona eskegi zen.

Arrigorriaga eskolako patioa Arrigorriaga patioa aurkezpena 6119 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6109 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6086 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6067 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6071 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6104 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6066 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6060 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6153 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6132 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6179 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6138 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6150 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6187 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6192 Arrigorriaga patioa aurkezpena 6174

 

<<<<<<<<<<GORA