BERRIAK

GUÍAS LA AVENTURA DE APRENDER

GUÍAS LA AVENTURA DE APRENDER

GUÍAS LA AVENTURA DE APRENDER La Aventura de Aprender ha publicado unas guías didácticas que quieren favorecer la puesta en marcha de proyectos colaborativos que conecten la actividad de las aulas con lo que ocurre fuera del recinto escolar. 12 guías que proponen herramientas y materiales para impulsar y desarrollar proyectos variados como: una radio, un huerto urbano, un

CONVOCATORIA PARA ARTISTAS COLABORADORES

CONVOCATORIA PARA ARTISTAS COLABORADORES

CONVOCATORIA PARA ARTISTAS COLABORADORES ¡ElkartokiLab busca artistas colaboradores! La convocatoria busca 2 artistas que quieran participar en el desarrollo del programa Elkartoki junto con 2 centros escolares de acogida y el equipo de mediación de Elkartoki, en formato de residencia artística en el centro escolar y sirviendo al objetivo general del programa: experimentar sobre la relación entre

ARTISTA KOLABORATZAILEENTZAKO DEIALDIA

ARTISTA KOLABORATZAILEENTZAKO DEIALDIA

ARTISTA KOLABORATZAILEENTZAKO DEIALDIA ElkartokiLab artista kolaboratzaileen bila dabil! Deialdi honek aurtengo Elkartoki programaren garapenean parte-hartzeko 2 artista bilatzen ditu, aurtengo 2 ikastetxerekin eta bitartekaritza taldearekin lankidetzan aritzeko, zentroan egonaldi artistiko formatoan eta programaren helburu orokorrari lagunduz: espazioaren erabilera edo dinamiken eta eraikuntza eta jabetze kolektiboaren arteko harremanekin esperimentatzea. 2017ko Martxoa eta Ekaina barruan, 3-4 hilabetez, artistak

ESKOLA DEIALDI IREKIA

ESKOLA DEIALDI IREKIA

ESKOLA DEIALDI IREKIA Elkartokilab-eko Eskola Deialdi Irekia zabalik dago jadanik. Deialdi honek aurtengo Elkartoki programan parte-hartzeko 2 ikastetxe bilatzen ditu, aukeratutako ikastetxeek haien testuingurura egokitutako programa garatu dezaten, bitartekaritza talde eta artista kolaboratzaile baten laguntzaz. Hau aurrera eramateko, baliabide eta dispositibo ezberdinak jarriko dira ikastetxeen eskura. Elkartokiren helburua 2 ikastetxetan espazioaren erabilera edo dinamiken eta eraikuntza eta jabetze

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA GEURE ESPAZIOAK ELKARSORTZEN Urriak 15, larunbata, Tabakalerako Z aretoan (Donostia). Hezkuntza, parte-hartzea, praktika artistikoak eta arkitektura arloetan interesa dutenei zuzendutako jardunaldia. Topaketa hauekin, eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu. Egitasmo ezberdinek gauzatutako proiektuen bidez gai anitzak jorratzeko

ELKARTOKILAB

ELKARTOKILAB

ELKARTOKILAB Aurtengo 2016-17 edizioan Elkartoki laborategi bihurtu zaigu. Elkartokilab eskola eremuan elkarbizitza eta balio barneratzaileak sustatzeko programa da. Sorkuntza artistikoa eta diseinu kolaboratzailearen bitartez, programak erabilera eta dinamika espazialen arteko harremanak esperimentatu eta espazioaren eraikuntza eta jabetze kolektiboaz berarekin ere esperimentatu nahi du. Gainera, aurtengo programaren bitartez ondorengoa asmoak ditugu: Arkitektura, Hezkuntza, Pedagogia eta Arte

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD Estamos de enhorabuena: ¡El programa Elkartoki ha sido finalista del premio internacional City to City Barcelona FAD Award 2016! City to City Barcelona FAD Award es un premio que busca visualizar y poner en valor procesos diversos de transformación urbana que supongan un impacto positivo en la ciudad, creado por el Ayuntamiento de Barcelona y

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD Zorioneko gaude: Elkartoki programa 2016eko City to City Barcelona FAD Award nazioarteko sarietan esperientzia finalista izan da! 2008an Bartzelonako Udalak eta FAD-ek (Fomento de las Artes y del Diseño) hiriarengan eragin positiboa daukaten hiri eraldaketa prozesu anitzak ezagutarazi eta nabarmentzeko sortutako saria da City to City Barcelona FAD Award. Aurtengo edizioa, ikaskuntza

ERALDATUTAKO PATIOAK

ERALDATUTAKO PATIOAK

ERALDATUTAKO PATIOAK Urtean zehar landutako espazio eta interbentzioak errealitate dira jadanik. Goiko patioko lurzoruko borobilak, jolas marraztuak eta eserleku/jolastoki bagoiak. Beheko patioko elkarbizitza arauak eta eseri/jolasteko txokoa. Eta azkenik, zirrikituko horma-irudia eta balkoi berreskuratuko mahai eta aulki jolasak. Ikasturtean egindako lan guztien emaitzak gozatzeko ordua!

AUZOLANA AURRERA DOA

AUZOLANA AURRERA DOA

AUZOLANA AURRERA DOA Auzolanaren astean tailer artistikoetan hasitako esku-hartzeak eraikitzen jarraitu dugu. Lehen hezkuntzako adin guztietako umeak pasa dira 3 interbentzio patioetatik eta bakoitzak bere neurrian lagundu du eraikuntza prozesu honetan. Prozesu luze baten pieza txikien modura, umeek denontzako pentsatutako eraldaketetan parte hartu dute, eraikuntza kolektiboan bakoitzari zegokion atala burutuz.

GURASOEKIN BATERA

GURASOEKIN BATERA

GURASOEKIN BATERA Gurasoekin batera egindako saio hau berezia izan da, Elkartoki San Nikolas Ikastolan martxan zegoen guraso ekimen batekin uztartu delako. Duela pare bat urte Sanikolan egitasmoa martxan jarri zen, guraso talde bat eskola hobetze- eta mantenu-lanak egiteko hilero auzolanean elkartzen delarik. Eskola komunitatea elkartu eta espazioarekiko zaintza helburu, Elkartoki proiektuko interbentzioen aurrelan batzuetan parte

TALLER DE ARTEFACTOS

TALLER DE ARTEFACTOS

TALLER DE ARTEFACTOS El colectivo cAnicca ha desarrollado los talleres de artefactos para intervenir en el patio inferior y superior. En las primeras sesiones hemos dado los primeros pasos de estas construcciones: explicar el diseño a construir y sistema constructivo, aprender a usar los materiales y herramientas, y comenzar a construir los trenes y vagones del patio superior.

TRAMANKULU TAILERRA

TRAMANKULU TAILERRA

TRAMANKULU TAILERRA CAnicca kolektiboak beheko eta goiko patioetan eragiteko tramankulu eraikuntzen tailerra eman du. Lehen bi saioetan eraikuntza hauen lehen urratsak eman ditugu; eraikitzeko diseinu eta eraikuntza sistema azaldu, materialak erabiltzen ikasi eta goiko patioko tren eta bagoiak eraikitzen hasi garelarik. Eraikuntza prozesuetan egin beharreko jarduera anitzak burutu ditugu taldeka. Materialak deskargatu, egitura metalikoak garbitu

HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA Okela Sormen Lantegia taldeko Irati Urrestarazuk eman du horma-irudi eta zoruen tailerra. Horma-irudiak paretatik hedatzen diren forma irregularrak ditu eta more, urdin turkesa eta hori koloreek horma zuria argitzen dute. Horma-irudia margotzeko umeak 6 taldetan banatu dira, kolore bakoitzeko 2 taldetxotan multzokatu direlarik. Iratik materialak erabiltzeko azalpenak eman ditu tailerraren hasieran: arrabolak nola erabili, margoa

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK Oraingoan TEOarkitekturaren tailerra izan dugu Elkartoki-n. Auzolanaren lehen tailerren barruan, frontoiko balkoian kokatzeko jolas eta atseden elementuak egin ditugu: domino aulkiak eta mahai-jolasak. Balkoi hau erabilpenik gabeko espazioa izanik, berreskurapenaren ideiari jarraiki, biltegian baztertuta zeuden aulki eta mahaiei bizitza berria eman diegu. Domino aulkiak egitean, talde-jolasa eta altzari funtzio bikoitza izatea bilatu da.

TABAKALERAN AURKEZPENA

TABAKALERAN AURKEZPENA

TABAKALERAN AURKEZPENA Datorren asteazkenean, maiatzak 25, ELKARTOKI proiektua aurkeztuko dugu Tabakalera Hezkuntzak antolatutako “0-6 GUNEA. JOLAS GUNEAK ELKARREKIN PENTSATUZ” jardunaldian. Tabakaleran 0-6 urte bitarteko haurrak helduekin batera egoteko espazioen inguruan hausnarketa prozesu bat jarri dute martxan. Elkarrekin espazio-baliabide horiek diseinatu eta Hirikilabs laborategian ekoiztuko dituzte. Produkzioa egitearekin batera, espazioaren inguruko hausnarketa bideratu nahi du Tabakalerak, baita gai ezberdinei

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU San Nikolas Ikastolako umeek interbentzio elementuen diseinu proposamenak egin dituzte prototipatu tailerrean. 3 patio ezberdinen eraldaketa egingo dugunez, gela bakoitzari patio bat suertatu zitzaion, patio bakoitzetik adin guztietako umeak ideiak ematen pasa direlarik. Ume batzordean erabakitako erabilera motak eta elementuen zerrenda hartu ditugu eta saio hasieran, inspirazioa eta irudimena martxan jartzeko irudiak ikusi ditugu gelan. Ondoren, talde

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK Gaurkoan martxoko ume batzordearen kontakizuna ekartzen dizuegu. Batzordean “Gure ideia” tailerretan umeek egindako fitxak proiektatu ondoren, ikasleek gehien aipatu dituzten erabilerak eta proposamenak gaika eta espazioka laburbildu genituen modu orokor batean: lasai egoteko txokoak, naturarekin bat egiteko espazioak, jolasteko altzariak, … Azalpenen ostean, aipatutako espazioen gainean agertu diren gaiak “tag hodeia” forman adierazi dira

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA Manu Uranga eta bere Gio Bat gailuarekin batera 5. eta 6. mailako umeek patioan instalakuntzak landu dituzte. Espazio bateko egiturari lotutako lantza mugikorrak pertsona talde batek erabiltzean abian jartzen den mekanismoa esku hartzeko material bihurtzen da. Gorputzaren luzapen antzeko zerbait, leku batetik bestera eramaten duten “hedapenen” bidez, harekin batera betetzeko modu berriak esperimentatzeko. Ume

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK Dooroom kolektiboak Ikastolako soinketa gelan errealitate alternatibo bat eraiki du, mundu extralurtar bat hain zuzen ere. 3. eta 4. mailako umeek espazioa eraldatuta aurkitu dute; plastikoak, kartoiak, sokak, kea egiteko makinak, argi eta soinu instalazioek… espazioa moldatuta. Dooroom-eko 2 kide ikastolan lurreratu diren gizaki forma hartu duten bi extralurtar izan dira, eta haien bidaiaren kontakizun bat

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU Eskalen gaia lantzeko intentzioarekin, Jon Otamendik tailer egitura bat proposatu du, bere baitan erlazioa sortzeko asmoz. Ariketaren hasieratik hondo ezberdindun argazkiak kokatu dira mahaien gainean. Parean, argizariak eta azetatoak hondo ezberdinen gainean aritzeko. Hasieratik ere, erlazio formal desberdinak sortzeko, oinarrizko forma esferiko eta zotzak eskura egon dira. Elementu horien eta goiko patioaren plano baten

GURE IDEIA

GURE IDEIA

GURE IDEIA Pasadan astean San Nikolas Ikastolako umeak 3 patioetarako ideiak asmatu eta proposamenak egin zituzten. Ume txikienetatik nagusienetara, patioetan zer egotea edota gertatzea nahi duten hausnartu eta haien taldekideei kontatu zieten. JABETU fasean patioei buruzko problematika eta ondorioak jaso genituenez, oraingo honetan proposamenak egiteko pista gisa erabili dituzte. Marrazki eta hitzen bitartez, umeek patioetarako

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA ASMATU fasean sartuta, umeak patioetarako ideiak asmatzen eta proposatzen ari diren honetan, eskola komunitateko beste norbanako batzuek proposamenak egiteko nahia azaldu dute. Hau dela-eta, ideia deialdi ireki bat antolatu da, irakaslegoa eta DBHko ikasleei zuzenduta. Bi asteko epean zehar proposamen berriak jasotzeko baliabideak jarri dira Ikastolako idazkaritzan. Ideia hauek umeen tailerretakoak bezala, ikasle

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA JABETU fasearen bukaeran, momentura arte egindako tailer eta batzar guztien erakusketa egin genuen. Ikastolako gimnasioa 2 egunez erakusketa gela bihurtu egin zen, eskola komunitate osoari irekita. Proiektuaren aurrerapausoak ezagutzera eman genituen eta umeek egindako lanen lagin bat ikusgai egon zen. Burua martxan jartzeko ideia txokoa ere bai!

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA Datorren astearen bukaeran ELKARTOKI erakusketa egingo dugu San Nikolas ikastolako gimnasioan eta prestaketa lanetan hasi gara. Ikasturte hasieratik LH.ko haurrak ELKARTOKI proiektuan lanean aritu gara, denontzako patioa eraikitzeko bidean. Orain gure lanak eskola-komunitateari ezagutarazi eta besteon iritzia jasotzeko unea heldu da. Ikastolako familia, ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zaudete. Ikastolako patioa denon artean eraldatzera goaz!! ELKARTOKI erakusketa

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK Heldu da eraldaketarako espazioak aukeratzeko unea! San Nikolas ikastolako patioak espazio ezberdin ugari dauzka; goiko patioa, partenoia, gomazko patioa, irteerako pasabidea, heriotzaren zirrikitua… eta patio bakoitzak bere nolakotasunak eta erabiltzaileak ditu, bakoitza bere behar eta problematikak dituelarik. Aurreko saioetan jasotako materialen eta informazioekin, espazio bakoitzeko ondorio batzuk laburbildu eta batzordean hobetsi ditugu. Ikastolako patioak

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA 1.eta 2. mailako umeek egin zuten moduan, 3. eta 6. maila arteko umeak ikastolako patioetan barrena ibili dira. Umeek patioaren ezaugarrien eta erabiltzaileen erradiografia bat egiten dute lanbide ezberdinen paperean jarriz. Detektibeek espazioa ondo behatuz, kazetariek erabiltzaileei elkarrizketak eginez, arkitektoek patioa marraztuz eta espioiek erabiltzaile baten egunerokoa asmatuz,… Ariketa honen bitartez, patioaren irudi

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK Oraingoan 1. eta 2. mailako umeak Ikastolako patioetako altxorrak eta tranpak bilatzera irten dira.  Karatula begietan jantzita, haien inguruarekiko begirada landu dute eta patioan bertan topatutako elementu eta egoera ezberdinekiko haien sentsazioak adierazi dituzte, tizen trazuen bitartez. Ibilbideatxoaren bueltan, ikusitakoen sentsazio nagusia hormairudi kolektibo batean adierazi dute, kolore berde eta gorria erabiliaz.

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA Azaroaren hasieran San Nikolaseko Elkartoki-ko ikasle batzordea elkartu zen lehen aldiz. Batzordea adin ezberdinetako 18 bozeramailez osatuta dago, LH.ko 1.mailatik 6. maila artekoak, eta ikasgela bakoitzak berea dauka. Lehen saioan Elkartoki proiektua patxadaz azaldu genien bozeramaileei; bere helburuak, ekintzak, funtzionamendua eta partehartzaileak. Umeek proiektuari buruzko zalantzak galdetu ahal izan zituzten. Bestetik, bozeramaile moduan zelako papera izango

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA Urriaren hasieran San Nikolaseko 5. eta 6. mailako umeek “Marrazten begiratu” tailerra izan zuten Josunene-ren eskutik. Tailerraren helburua marrazketa errealitatea ikusi eta interpretzatzeko lengoaia bezala lantzea izan zen. Josunenek’Horrela ikusten dut nire burua’ bere liburu berriarekin hasi zuen saioa, bertan autoerretratoaren inguruan dituen ariketak eta proposamen ezberdinak umeei erakutsiz. Ondoren, umeek arkatza, papera eta egur-taula

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA Urriaren hasieran, San Nikolaseko 3. eta 4. mailako umeek “Jolasborategia: bitxikeriak bilatzen” tailerra izan zuten Ixiar Garciaren eskutik. Saio honen helburua, gorputzean ditugun ohituren inguruan hausnarketa bat egitea eta ohitura berriak eta desberdinak esploratuz, gure inguruak eskaintzen dizkigun aukeretara irekita egotea zen. Tailerrari testuingurua emateko Dadaismoa hartu zen oinarri eta taldearen barruan norbanakoaren sormen gaitasuna

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA Urriaren hasieran, Artaziak taldeak IBILBIDEAK saioa garatu zuen San Nikolas Ikastolako 1. eta 2. mailako haurrekin batera. Saio honetan gorputza eta espazioaren arteko harremanaz hausnartzea bilatu da. Horretarako talde dinamika ezberdinak planteatu zituzten, espazioan kokatu, espazioa behatu eta ibilbide kolektibo bat sortzeko. Binaka, taldean, begiak itxita, bizkarrean atzamarrez marraztuz…

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN Aurten berriro ere abiaraziko dugu ELKARTOKI proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultur Saileko Sormen Lantegiak programaren markoan. San Nikolas Ikastolan (Getxo) garatuko da programa 2015/2016 ikasturtean zehar. Iazko esperientziek ekarritako ezagupenaren ondorioz, aurtengo programa garatzeko bitarteko ezberdinak programatu ditugu eskola barruko orduetan: arte tailerrak, diseinu tailerrak eta ikasle batzordeak. Berariazko programazio honetan, eskolako lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute, hau da, 1.mailatik

PLAYSCAPES BLOGA

PLAYSCAPES BLOGA

PLAYSCAPES BLOGA Play-scapes jolaserako espazioei buruzko bloga da, Paige Johnson-ek editatua. Blogak jolaserako espazio ezberdinen aniztasun handia aurkezten du perspektiba ezberdinetatik: diseinua, artea eta historia. Proiektua egileak jolaserako espazioenganako zuen pasioak eragin zuen batetik, eta espazio hauek ingurune artistiko moduan aldarrikatzeko beharrak bestetik. Espazio ez komertzialei buruzko informazioa topatzeko zailtasunek eraman zuten blog hau sortu eta

ERAKUSKETA DEIALDI IREKIA

ERAKUSKETA DEIALDI IREKIA

Aurtengo edizioarekin amaitzeko, publikazioaz gain, erakusketa ibiltaria ere prestatu dugu. Erakusketa proiektua azaltzen duten 7 geltokiz osatuta dago, eta bertan umeek sortutako materialaz gain panel informatiboak eta argazkiak ere biltzen dira. Finean, programan zehar eskuratutako emaitzak eta izandako bizipena jasotzen da, ikasleek sortutako materialak, dokumentazio grafikoa, diseinu eta bestelakoen bitartez. Dena prest daukagu, baina erakusketa jaso dezaketen lekuak behar

ELKARTOKI #1 PUBLIKAZIOA

ELKARTOKI #1 PUBLIKAZIOA

Aurtengo edizioa jasotzen duen publikazioa prest dago. Dokumentu honekin 2014ko abendua eta 2015ko martxoa bitartean Zabala eskolan (Getxo) eta Karmelo Ikastolan (Bilbo) garatutako esperientzia jaso nahi izan dugu: proiektuaren planteamendu orokorra, tailerrak dinamizatzeko erabilitako programazioa, partehartzaileen testigantzak, saioetako aktak, argazkiak, behin betiko diseinuak, etab. Programaren barruan eduki anitzak jorratu dira: arlo eta teknika artistikoak, arkitektura eta

AQUÍ AHORA JUGAMOS TOD@S

AQUÍ AHORA JUGAMOS TOD@S

‘Aquí ahora jugamos tod@s‘ futbol zelaietan aukera urbanoak sustatzeko proiektua da, futbol zelaien demokratizazioaren bitartez espazio publikoarekiko konpromezua eta partehartea bultzatzeko helburua duena. Proiektuaren ustez, gaur egungo testuinguruan futbol zelaiek sortzen duten ustezko gizarte lana eta hauek kontsumitzen duten lurzoru eta baliabideen artean desoreka handia dago. ‘Aquí ahora jugamos tod@s’  JAW estudio ren proiektua da, eta

SUKALDEKO LANA

SUKALDEKO LANA

Hiru hilabete igaro dira ELKARTOKI proiektua Zabala eta Karmelon abiarazi genuenetik. Denbora honetan zehar, diseinuaren ibilbide osoa egin dugu elkarrekin: jabetu, asmatu, prototipatu eta frogatu. Emaitza agerikoenak patioan eman diren aldaketak izan dira: sortu ditugun artefaktoak, esku-hartze artistikoak, espazioaren erabilera berriak, etab. Denborak erakutziko du asmatu eta eraiki ditugun elementu hauek baliogarriak diren edo ez.  Hala ere, ikutu

2. AUZOLANA ZABALA

2. AUZOLANA ZABALA

Joan den astean azken tailerra izan genuen  Zabala eskolan. Berriro ere eguraldiak lagundu zuen eta patioan falta zitzaizkigun atazei ekin genion: zutabeak moldatu, lurra margotu, hesia apaindu eta eserlekuak eraiki. Gustora ibili ginen eta egindako lan guztia ospatzeko aukera ere izan genuen. Txirrinak jo zuenean eskolako beste ikasleei eta gurasoei ere egindako lana erakutsi eta guztiekin

AUZOLANA KARMELO

AUZOLANA KARMELO

Aste batzuetako etena eta gero, patioa eraldatzeari ekin diogu Karmelo Ikastolan! Auzolanean zeregin asko egon direnez jolas baten bitartez talde ezberdinak egin ditugu, eta bakoitzari zeregin eta kolore bat egokitu zaigu: Lorezainak: lorategi berdean, lurrean, jarri den belar artifiziala irudikatu eta moztu. Baserritarrak: lorategiko lorontzietan lurra bota, landarak landatu eta tresneria gordetzeko ontzia apaindu. Artistak:

AUZOLANA ZABALA

AUZOLANA ZABALA

Momentua heldu da! Hasi gara patioa eraldatzen! Zabala eskolako 5 eta 6.mailakoak nahastu gara eta jolas baten bitartez 3 talde egin ditugu, auzolaneko zereginak banatzeko. Talde bakoitzari proiektu berriaren zati bat egokitu zaio: hesia, bankuak eta lorontzien apainketa batetik, petrila, zutabeak eta aterpeko eserleku eta eszenatokia bestetik, eta azkenik lurrean margoztuko diren jolasak eta formak. Talde

5. TAILERRA ZABALA

5. TAILERRA ZABALA

Zabalako patio berria zelakoa izango den zehaztu egin dugu dagoeneko eta behin betiko proiektua aurkeztu digute Okela Sormen Lantegiko kideak. Eurak izan dira proposatutako ideia guztiak hartu eta nahastu ondoren ideia bateragarri eta egingarriak landu dituztenak, gure lana erraztu eta auzolanean laguntzeko asmoz. Zabalako patio berriak honako elementu eta gauzak jasoko ditu: Lau kolore erabiliko dira guztia egiteko:

4. TAILERRA ZABALA

4. TAILERRA ZABALA

4.tailerrean berriro ere eskulanetan jo ta ke ibili gara. Azken asteko talde berdinetan banatu eta amaitzeko geneuzkan maketak eraiki ditugu plastilina eta kartoiak erabilita. Auzolanarekin hasi baino lehenagoko azken saioa izan da, beraz talde bakoitzak bere proposamenak txukun garatzeaz gain, ideiak ondo azaltzea zen tailerraren helburua, ostean proposamen bakarra adostu behar dugulako, eta horretarako guztion

4. TAILERRA KARMELO

4. TAILERRA KARMELO

Ostiralekoa gure laugarren tailerra eta azken aurreko saioa izan da Karmelon. Oraingoan bi gelakoak batera ibili gara nahastuta. Tailerrarekin hasteko orain arte egindako guztia birpasatu dugu: Zer egin dugu orain arte? Zeintzuk izan dira emaitzak eta proposamenak? Zelan eramango ditugu aurrera? Horrela, adostu ditugun aldaketak komentatu ditugu banan-banan: lorategi berdea, koloredun txokoak, jolasteko korapilo zaratatsua eta horma-irudi aldakorra.

ELKARSORKUNTZARAKO GIDA

ELKARSORKUNTZARAKO GIDA

Eskolan Elkarsorkuntza emateko Gida Praktikoa ezin zen falat gure errefrentzien artean. Co-Creable-ren proiektu honek aholku, gidalerro eta trikimailuak eskeintzen ditu, eskola ingurunean elkarsorkuntza prozesu baten diseinu eta kudeaketan orientazioa eman eta garapena errazteko. Gidak 5 kapitulotan ematen du informazio praktikoa, elkarsorkuntza prozesu osoa eginez – Ezagutu, Elkarrekin sortu, Eraiki eta Ospatu – eta prozesuaren abiadan lagunduaz. Gida

<<<<<<<<<<GORA