______ GETXOKO ZABALA ESKOLA PUBLIKOAN eta BILBOKO KARMELO IKASTOLAN lanean. 

____________ Hausnarketa: Patioaren eraldaketarako proposamen bat haurrekin elkarlanean pentsatu eta garatu daiteke.

__________________ 3 hilabeteko programa pilotoa gela batzuekin.

________________________ OKELArekin kolaborazioa.

______________________________ www.elkartoki.com web orria martxan ipini.

______ Getxoko San Nikolas Ikastolan lanean.

____________ Hausnarketa: Eskolako ikasle guztien arteko elkarlana eman leike?

__________________ Programa luzeago bat abian jarri. 9 hilabetez, 130 sesio eta 450 ikasle (Lehen Hezkuntzako 1go eta 6. maila bitartekoak).

________________________ Esku-hartze osoko prozesua Haur Kontseiluaren bitartez.

______________________________ Gailu eta altzarien auto-eraikuntza eta interbentzio plastikoak bi astez.

____________________________________ Artista gonbidatuak tailerrak gidatzeko.

__________________________________________ Kolaboratzaileak: JOSUNE URRUTIA, IXIAR GARCÍA, ARTAZIAK, Manu Uranga, CANICCA, Jon Otamendi, OKELA, Doroom, TEO ARKITEKTURA.

__________________________________________ PATIOA DENONA DA bideo-dokumentala.

______ Deialdi irekia eskola eta artista bitartekariei zuzenduta.

____________ Lekeitiko Eskola Publikoan eta Azpeitiako Karmelo Etxegarai Eskola Publikoan lanean.

__________________ Hausnarketa: Eskolak berak har dezake proiektuaren lidergoa?

________________________ Bitartekaritza formato berria: Irakasleei eta zentruko zuzendaritzari formazioa eman prozesua neurrira eta elkarlanean eratuz.

______________________________ Kolaborazio modu berri: Egonaldi artistikoak eskolan. Artistak: ISMAEL IGLESIAS, MIRIAM ISASI, Carolina Mera.

____________________________________ 6 hilabeteko programa zentro bakoitzean.

__________________________________________ Prototipatze eta frogatze ekintzak prozesuaren hasieratik Lekeition.

________________________________________________ Azpeitiako patio berriaren ideazioa eta diseinua aurrera eramateko lan-taldeak senideekin.

______________________________________________________ Azpeitiako Udalarekin elkarlana Karmelo Etxegarai eskolako patioaren erabateko aldaketarako.

______________________________________________________ ______ Donostiako Tabakalerarekin batera ESKOLA LABORATEGIA: GEURE ESPAZIOAK ELKARSORTZEN topaketa antolatu. 

______________________________________________________ ____________ PATIOA DENONA DA liburua argitaratu.

______ Eskola eta artista/bitartekariei zuzendutako deialdi irekia.

____________ Epai-mahai hautatzailea: Berritzegune Nagusia (Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Pedagogikoan Laguntzeko Zentroa), Bilboko Arte Eder Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila (HKES), Leioako Arte ederren Fakultatea eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.

__________________ Sestaoko Kueto eskola Publikoan, Gasteizko Abendaño Eskola Publikoan eta Getxoko Geroa Ikastolan lanean.

________________________ Hausnarketa: Eskola eta artisten artean elkarlana gerta daiteke?

_______________________________ Artista kolaboratzaileak: Ane Rodriguez, Helena Goñi, Naiara Palacios eta Edu Hurtado.

_____________________________________ Formato berria: Barnetegia. Hautatutako zentruetako irakasleak, zuzendaritza eta familiak artistekin batu elkarrekin lan egiteko eta formakuntza jasotzeko.

___________________________________________ 4 hilabeteko programa.

_________________________________________________ Era anitzetako ekintza eta prozesuak zentru bakoitzarentzat: ASTE BITXIA KUETON, ESPAZIO BERRIAK IRUDIKATZEN GEROAN, KARRATU ESPERIMENTALA ABENDAÑON.

_______________________________________________________ Ane Rodríguez artista eta hezitzaileak proiektuen garapenari buruzko eta Elkartokiri berari buruzko ikerketa lana egiten du.

_______________________________________________________ ______ PATIOA DENONA DA TOPAKETA Bilborock-en.

______ Eraldaketa prozesu bati ekiteko jarraitu beharreko pausuak biltzen dituen Elkartokiko iturri kodea ateratzen dugu.

____________ Kodearen inguruko eztabaidak suertatzeko alor ezberdinetako profesionalekin laborategiak Azkuna Zentroan. Hortik abiatuta, hezkuntzarako espazioen eraldaketarako gida-liburuaren edukia garatzea da helburua.

__________________ Arrigorriagako Eskola Publikoan lanean.

________________________ Hausnarketa: Toki ezberdinetan aplika daitekeen eredurik al dago? Batzuek errepikatuko duten eta beste batzuek hackeatuko duten eredua ateratzerik al dugu?

______________________________ Kolaboratzaileak: Huarte Zentroko Nerea de Diego, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arantza Lauzirika, Nahia Intxausti, BIGEko Irune Uria eta EHIGEko Ana Eizagirre, Mireia Delgado, Solasguneko Eukene Fernández, Ane Rodríguez eta Naiara Palacios.

____________________________________ Elkartoki deialdiaz aparte, eredu berri batekin hasten gara lanean Orioko Juan Zarageta eskolan, Zallako Mimetitz eskolan eta Bakioko Urkitza eskolan, azkenengo bi horietan herriko udalen eskutik.

______ Mutrikuko institutuan izan gara lanean, non batxilergo 1.go mailakoak patioaren eraldaketa prozesuaren sustatzaile izan ziren.

____________ Orioko Juan Zaragueta eta Bakioko Urkitza eskoletan hasitako prozesuekin jarraitzen dugu.

__________________ Amurrion aldi berean burutzen ari diren bi prozesu jarri ditugu martxan herriko bi eskola publikoetan:  Lucas Rey eta Zabaleko eskoletan.

________________________ BILDUMA BAT argitaratu dugu, Elkartokiko urteetan lortutako esperientzian oinarritutako prozeduren, gomendioen eta ikaskuntzen laburbilduma, alegia.

<<<<<<<<<<GORA