Nola eratzen da

ELKARTOKI behetik-gorako sorkuntza prozesuan oinarritzen da, eta hortaz, espazioaren erabiltzaileak, eskola komunitatea eta bereziki ikasleak jartzen ditu proiektuaren zentruan. Sorkuntza kolektiborako Design Thinking-ean oinarritutako metodologia erabiltzen da, prozesua jolasa eta bestelako sorkuntza tekniken bidez dinamizatuz.

Tailer artistiko, produktibo eta batzordeetan zehar, hezkidetza eta partehartzeaz gain, artea eta diseinua lantzen dira, patioaren eraldaketa fisikoa gai hauetan sakontzeko bitarteko gisa landuz. Horrela, bloke ezberdinetan egituratutako programari esker, umeek eskolako patioen gainean eragiteko helburua izango duten lan artistikoak zein arkitektonikoak garatzen dituzte: jolastokien inguruko hausnarketa, diseinu berria eta eraikuntza fisikoa ikasleek garatuko dute. Horrekin batera behin betiko diseinuak eta eskuhartzeak erabakitzeko bitartekoak ere sustatzen dira, funtzio horretarako sortuko den ikasle batzordearen bidez.

ELKARTOKI  programa hurrengo blokeetan garatzen da:

1. Espazioaz jabetu


Eskolako patioaren inguruko beharrak eta desioak identifikatzen dira.  Horretarako, dinamika ezberdinen bidez eskolako patioak sortzen dituen jarrera eta sentimenduak behatu, ulertu eta hauen inguruan hausnartzen da.

2. Espazioa asmatu


Eskolako patioari begirako eszenatoki desiatuak asmatu eta berauek espazioan lekua hartuko duten artefakto edo interbentzio artistiko zein arkitektonikoetan isladatzea da helburua. Horretarako ideia ezberdinak landuko dira eta aurrerantzean eraikiko den lanaren lehenengo zirriborroetatik, behin betiko diseinuetara doan ibilbidea egingo da, materiala, teknika eta erreminta ezbedinak erabiliz.

3. Espazioa eraldatu


Artefaktoak eta artelanak espazioan eraiki eta eskola komunitate osoarekin eta espazioaren erabiltzaileek berauek dinamizatzea da helburua. Ekimen honekin espazioan esku hartu eta asmatutako lanen eta espazioaren arteko elkarrizketa bat sortzea bilatzen da.