Nortzuk gara

Elkartoki TIPI kooperatibak sustatutako programa da.
Erabilgarriak diren soluzioak sortzeko tresna bat izateaz gain, diseinua pertsonen bizi baldintzak hobetu eta norbanakoen gaitasun eta trebeziak indartzeko tresna moduan ulertzen dugu. Lurralde, erakunde eta pertsonekin egiten dugu lan, ohiko eredu eta eskemak eraldatzea bilatzen duten proiektuetan.